San Sebastián Gipuzkoa Restaurant Weekaren VI. edizioaz gozatzeko aukera ez galdu. Maiatzaren 19tik ekainaren 1a arte

Donostia 2015/05/15 – Beste behin, Donostia eta Gipuzkoa erreferente gastronomiko bihurtzen dira Restaurant Week-aren VI. edizioarekin. Maiatzaren 19tik ekainaren 1a bitartean, Gipuzkoako 20 jatetxek luxuzko menu bikain batzuk dastatzeko aukera emango dute, bertako eta sasoiko produktuez eginda eta zure poltsikoaren gustokoak izango diren menuak, 25 € + BEZ soilik. Bere gastronomia dela eta mundu osoan ezaguna den lurralde honen sekretu gastronomikoak lehen pertsonan esperimentatzeko aukera paregabea da honakoa.

Informazio gehiago: www. sansebastianrestaurantweek.com helbidean.

Jatetxeak

Edizio honetan Gipuzkoako 20 jatetxek hartuko dute parte egitasmoan:

  • Astigarrako Petritegi, Roxario eta Ibailur
  • Beasaingo RK
  • Debako Urgain.
  • Donostiako Abakando, Barkaiztegi, Bodegón Alejandro, Bokado San Telmo, La Cepa, La Madame, La Muralla, La Perla, Narru eta Ni Neu.
  • Hondarribiako Sugarri.
  • Oiartzungo Etxe-zahar
  • Tolosako, Fronton
  • Hernaniko, Iturralde
  • Pasai Donibaneko Ziaboga

Erreserbak

Erreserbak telefonoz egingo dira zuzenean jatetxeen bitartez. Informazio guztia web orrian kontsultatu daiteke sansebastianrestaurantweek.com (egitasmoari buruzko informazio guztia jasotzen duen web orria da, bertan jatetxeei, menuei eta beste hainbat berriei buruzko informazioa dago). Afarien ordainketa aldiz, zuzenean jatetxeetan bertan egingo da, afaldu/bazkaldu ondoren.

San Sebastian Gipuzkoa Restaurant Week proiektuari buruz

San Sebastián Gipuzkoa Restaurant Week Gipuzkoa turismo gastronomikoko helmuga bezala sendotzeko proiektu gisa jaio zen. Antzeko ekimenek New York, Londres edo Lisboan izandako arrakasta ikusita, Restaurant Week euskal gastronomiaren eta sasoiko produktuen kontzeptuan sakontzeko egitasmo bezala aurkezten da. Ekimena Donostia Turismoak&Convention Bureauk eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo Sailak bultzatzen dute, Gipuzkoako kalitatezko gastronomiaren irudia sendotzeko konpromisoarekin.

San Sebastian Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago