Artea Donostian, hiriko eskaintza kulturalari balioa ematen dion argitalpena

 artea-donostian-eu-fr

  • Donostia Turismoa & Convention Bureauk “Artea Donostian” argitalpena sortu du. Bisitariari arte galerien eskaintza interesgarria, erreferentziazko zentro publikoak eta hiriko eskultura aipagarrienak biltzen dituzten 3 ibilbideko argitalpena da.
  • Argitalpenak Donostia Turismoa & Convention Bureauren (DT&CB) baitan dauden 8 arte galeria, 5 erakusketa zentro eta 25 eskultura biltzen dituzten 3 ibilbide jasotzen ditu. 4 hizkuntzatan argitaratu eta DT&CBren bulegoetan eta www.sansebastianturismoa.eus webgunean (onlineko bertsioan) eskuratu ahal izango da.
  • Gainera, hiru ibilbide eskultorikoek web bertsioa izango dute eskultura bakoitzaren informazio zehatzarekin.

Donostia Turismoa & Convention Bureauk “Artea Donostian” argitalpena diseinatu du bisitariari Donostiako eskaintza kulturalaren berri emateko; hiri handien mailako kultur eskaintza duen hiria baita.

Argitalpenak 25 eskultura biltzen dituen 3 ibilbide, 5 erakusketa zentro eta DT&CBren batian dauden 8 arte galeria jasotzen ditu:

Hiriko eskulturak ezagutzeko hiru ibilbide:

    • Ibilbide garaikidea kostaldetik: 6 km-ko txango atsegin honetan, duela hamarkada batzuk Euskal Herriko arte-abangoardia sortu zuten artista nagusietako batzuk aurkitzen dira. Ibilbide hau hiriarekin lotura haundia duten hiru obra berrirekin osatzen da.
    • Belle Époque ibilbidea gune erromantikotik: Frantziako kutsua duen eremu erromantikoan, besteak beste, uda igarotzera Donostiara etortzen ziren errege-erreginei eskainitako hainbat lan dago ikusgai.
    • Ibilbide garaikidea Intxaurrondotik: Duela hainbat hamarkadatik, hirigunetik aldenduen dauden auzoetan, arte garaikidea eskultore entzutetsuen lanen bidez barneratzen ari dira. Horixe da, esate baterako, Intxaurrondoren kasua.

Gainera, hiru ibilbide eskultorikoak informazio gehiago eskainiko duen web bertsioa izango dute: eskultura bakoitzaren informazio zehatzarekin, argazkiekin eta irakurlea, hauek hirian ezarri ziren garaian, kokatzen duen sarrera batekin ere.

artea-donostian-eu-fr

Donostiak arte-erakusketen eta kultura arloko espazioen eskaintza anitza eta osoa eskaintzen duten erreferentziazko zentro publiko ugari du. Haien artean doako eran eskaintzen dira: San Telmo Museoa (doan asteartetan), Kubo Kursaal Aretoa, Tabakalera, Koldo Mitxelena eta D’Museoa (Elizbarrutiko Museoa).

Gidan jasotzen diren, arte galerien artean, honako hauek daude: Altxerri, Arteko, Arteuparte Gallery, Cibrián Gallery, Ekain Arte Lanak, Echeberría, Iñigo Manterola Galería de Arte eta Kur Art Gallery. Donostiako ibilbide eskultorikoak arte galerien eskaintza interesgarriarekin osatzen dira.

“Artea Donostian” argitalpena VISIT-BIZI 2017-2021 Donostiako Turismo arloko Gida Planaren baitan sartu behar da, ardatz estrategikoen artean, kultura turismoa bultzatzearen eta bisitarien aurrean indartzearen aldeko apustua egin baita.

Argitalpena, batez ere, bisitariari zuzenduta dago eta lau hizkuntzatan argitaratuko da: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez, Donostia Turismoa & Convention Bureauren bulegoetan eta onlineko bertsioa webgune honetan www.sansebastianturismoa.eus deskarga daiteke.

 


San Sebastian Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago