Donostiak, azaroan mantendutako portaera onarekin, bere lidergo turistikoa berresten du, EUSTATeko datuen arabera

Hotelen eskaintza handiagotu den testuinguruan, plazaetiko eta gelatiko betetze-mailak handitu egin dira eta gelatiko errentagarritasuna Euskadiko altuena da.

  • Azaroan, Donostiaren portaera ona mantentzen da, bai bidaiarien-sarrerak eta baita gaualdiak ere hazi egin dira hilabete honetan. Aurreko urteko, aldi bereko, datuekin alderatu ezkero, bidaiarien-sarrerak %10,6 igo dira eta gaualdiak berriz %14,1.
  •  Batez besteko egonaldia hobetu egin da, 2018ko azaroan, 1,91 egunekoa izan da, 2017koan 1,83 zelarik.
  • Ernesto Gascok, Donostiako lehen alkateorde eta Turismo zinegotziak nabarmen du “ hiriaren hotel-eskaintza hazi egin den testuinguru batean, betetze-maila handitu izanak asko dio hiriaren sendotasunari buruz” eta “sektorean gauzak ondo egiten ari direla” azpimarratu du. Hazkundeak bide honetatik jarraitu behar duela era jakitera eman du.
  • Turismoaren nazioartekotzea nabarmentzen da hirian. Atzerritarren sarrerak % 4,3 gehitu dira eta euren egonaldi luzeekin helmugaren batez besteko egonaldien media hobetzen dute.
  • Donostiako hotelen betetze maila ere igo da, plazatikoa %2,6 hobetu da eta gelatikoa berriz, aurreko urteko hilabete berean baino ia %1ean hobetu da. Halaber, aipatzekoa da, hiriaren hotel-eskaintza hazi arren, egunero 400 plaza gehiago eskaini diren arren, hazkundea mantendu egin dela.
  • EUSTATek argitaratutako datuen arabera, Gipuzkoa izan da hilabete honetan portaera onena izan duen lurraldea: bidaiairen sarrerei, gaualdiei, batez besteko egonaldiei eta gelatiko-errenagarritasunari dagokienean.


Hilabete honetako datuak bat datoz Donostia VISIT- BIZI 2017-2021 Turismo Gida-Planaren ardatzekin, hots, internazioalizazioa, desestazionalizazioa eta batez besteko egonaldia luzatzea.

 


 San Sebastian Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago