Donostiako turismoa nabarmen hazi da behe-denboraldian eta opor-denboralditik kanpo

Aste Santua joan den urtean martxoan izan zela eta aurten apirilean izango dela kontuan hartuta, azpimarragarria da goi-denboralditik kanpoko gaualdien igoera, nazioartekotzea eta lehentasunezko atzerriko merkatuen hazkundea Donostian.

 

EUSTATeko datuak bat datoz Donostia VISIT- BIZI 2017-2021 Turismo Gida-Planaren lan ardatzekin, hots, desestazionalizazioa, nazioartekotzea eta jasangarritasuna.

Ernesto Gasco alkateordearen hitzetan “Donostiak hazkunde jasangarria eta iraunkorra mantentzen duela ikus daiteke, eta Gipuzkoako buruan dagoela, lurraldeko erreferente turistikoa izanik. Gainera, turismoa gero eta nazioartekoagoa da, hainbat herrialde eta ekonomietakoa, eta okupazio-maila eta errentabilitatea mantentzen ditu; hots, martxoan, okupazioa %65etik gorakoa izan da, San Jose eguna beste oporrik izan ez bada ere. Momentu honetan, Donostia, Euskadi mailan errentabilitate ekonomiko handiena duen hiriburua da, hotel eta gelako. Hala, ekonomia osasuntsu, arrazoizkoa, eta jasangarria jarraitzen dugula esan daiteke, igoera arinekin, eta sektorearen hazkunde egokiarekin, jarduera ekonomikoa eta lanpostuak sortuz”.

Aurten Aste Santua apirilean da eta joan den urtean, berriz, martxoan izan zen; hala, gaualdien kopuruak behera egitea espero genezakeen, baina, haatik, gaualdiak %3,5 igo dira Donostian eta bidaiarien sarrerak %6,6 2019ko martxoan 2018ko martxoarekin alderatuta. Beraz, hazkundea nabaria da goi-denboraldi eta oporretatik kanpo.

Bestalde, turismoaren nazioartekotze joerak indartzen jarraitzen du: atzerritarren gaualdiak %5,29 igo dira hirian 2018arekin alderatuta. Gainera, Gipuzkoa bisitatzen duten atzerritarren %72,2k Donostian lo egiten dute.

Donostia lurraldeko trakzio-indar eta Gipuzkoako turismoaren buruan mantentzen da, %3,5eko igoerarekin, probintzian %0,5eko jaitsiera arin bat dagoen bitartean. Gipuzkoan lo egiten duten turisten %60ak Donostian egiten du.

Gainera, azpimarragarria da Donostiaren lidergoa atzerriko lehentasunezko merkatuetan beste hiriburuekin alderatuta; hala nola, Estatu Batuak (6.140 Donostian/ 4749 Bilbon eta 414 Gasteizen), Japonia (875 Donostian/ 277 Bilbon eta 57 Gasteizen) edo Australian (2397 Donostian/ 1283 Bilbon eta 140 Gasteizen).

 


Donostia Turismoko albiste gehiago