Donostia sendotu egin da bileretarako turismogune gisa eta punta-puntako nazioarteko ikerlariak jasoko ditu

Sol-Sky Mag 2019 Magnetismo & Spintronics-i buruzko nazioarteko konferentzia

sol-skymag2019


• Hitzaldia ekainaren 24tik 28ra bitartean egingo da eta 40 ikerlari baino gehiago izango dira bertan. Gainera, 100 biltzarkidetik gora parte hartuko dute, landuko diren gaien inguruko benetako adituak, mundu guztiko unibertsitate, institutu eta laborategi hoberenetatik etorritakoak.

• Aipagarria da Antony Arrot eta Alfert Fert-en presentzia, azken hori, 2007ko Fisikako Nobel sariduna.

• Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta Ikerbasquek antolatu dute Sol- SkyMag 2019, Donostia Turismoaren eta CAF-en lankidetzarekin. Aurten, laugarren edizioa egingo da Donostian eta horren helburua etorkizunera begira hirian jarraipena ematea da.

• Bileretan turismoa bultzatzea da Donostia Turismoaren Gida Planeko ardatz estrategikoetako bat. Planak talentua eta ezagutza hirira erakartzen direneko hitzaldi mota horien aldeko apustua egin du, nazioartean posizionatuta.


IV SolSkyMag konferentzia Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaría Zentroko liburutegiko Antonio Beristain Auditorioan egingo da. Helburua da Nanozientzia eta Nanoteknologiako azken aurrerapenen inguruan eztabaidatzea. Gainera, ikerketa horien inguruan interes handia dago elektronika, telekomunikazio eta osasun publikoaren sailetan, eta horrek, motibazioa areagotu egiten du.

Konferentzian mundu mailako adituak izango dira, 40 ikerlaritik gora, eta 100 biltzarkide baino gehiago, mundu guztiko unibertsitate, institutu eta laborategi hoberenetatik etorritakoak. Aipagarria da Prof. Antony Arrot (90 urte izanik, Kanadatik datorren aditua) eta Prof. Albert Fert-en presentzia, azken hau, 2007 Fisika Nobel sariduna. Berak emango du Kongresuko konferentzia plenarioa.

Hala, IV SolSkyMag Konferntzian nonmagnetismo eta Spintronikako azken aurrerapenak eztabaidatuko dira, azken fase magnetiko topologikoei lotuta. Gai hori, spin eta sensore magnetikoen fenomenoetan oinarritutako Materialen Zientzia, Fisika, Teknologia, Nanomaterial eta Nanodispositiboetan kokatzen da.

EHUren esanetan, IV SolSkyMag konferentzia Donostian egingo da aurreko edizioek edukitako
arrakastari esker. Gainera, nazioarteko komunitate zientifiko espezializatuaren harrera bikaina izan du eta hiriko autoritateek gogoz lagundu dute ekimena. Era berean, hausnarketarako espazio aparta izatea eta aurreko edizioak ospatzerako orduan hartutako esperientzia ere baloratu da.

Donostia Turismoak bileren edo kongresuen turismoaren aldeko apustua egin du VISIT- BIZI 2017-2021 Donostiako Gida Planaren baitan ezagutza partekatzen duten eta gure enpresei balio erantsia ematen dieten profesionalak erakartzeko aukera gisa. Gainera, MICE turismoak Donostia berrikuntzako eta enpresa-lehiakortasuneko hiri gisa modu estrategikoan posizionatzen du; lurraldeko industria, enpresa eta I+G+b arloko egitura dinamizatzen du; eta behe-denboraldian balio handia ematen du datu kuantitatiboei dagokienez.


Informazio gehiago eta egitaraua: www.solskymag


Donostia Turismoko albiste gehiago