Euskara, turismoan bereizgarri

Hostelturrek, turismoan espezializatutako estatuko aldizkariak, Donostia Turismoak euskara eta euskal kultura balioan jartzeko lana goraipatu du, elementu bereizagarri bezala.

 

Hosteltur eta turismoan espezializatutako beste hainbat webgunek, hala nola, “Viajes, Pasajes y Hoteles” portala, Donostia Turismoak euskara eta euskal kultura sustatzeko egindako apustua gailendu dute. Komunikabideen interesa UIM-eko Helmuga Turistiko Adimenduei buruzko hitzaldi baten harira sortu zen, Isabel Aguirrezabala Donostia Turismoako zuzendariordeak eskainitakoa, hain zuzen ere.

Hostelturreko artikuluak #BasqueChallenge eta “Easy Guide to Euskara” kanpainei erreferentzia egiten die, sare sozialetan milioi erdi ikuskapen baino gehiago izan baitzituzten. Halaber, nabarmendu dute multimedia hiztegi txiki bat eta euskara eta euskal kulturari buruzko online edukia sortu izana, euskaraz, gaztelaniaz, ingleses eta frantsesez. Hori guztia Donostia VISIT-BIZI 2017-2021 Gida Planaren apustuaren testuinguruan egin da, euskal kultura, hizkuntza eta benetakotasuna bultzatu nahi baititu.

Era berean, Hostelturren artikuluan, irudi turistiko berria aipatzen dute, Donostia Turismoaren proposamenaren lau ardatz nagusien isla: jasangarritasuna, benetakotasuna, bizi kalitatea eta bisitarien integrazioa.


Donostia Turismoko albiste gehiago