5000 lagunek baino gehiagok hartu dute parte Donostialdeko kultur baliabideak sustatzeko Zenbat dakizu Donostiari buruz? ekimenean

  • “Zenbat dakizu Donostiari buruz?” lehiaketako 37 irabazleak www.sansebastianturismoa.eus webgunean argitaratu dira jada. Lehiaketan, Donostialdeko museo nagusiek - San Telmo Museoa, Eureka! Zientzia Museoa, Aquariuma, Chillida Leku, Euskal Itsas Museoa, Albaola eta Balenciaga- eta Londres eta Ingalaterrako hotelak parte hartu dute.

  • 5220 pertsonek egin dute testa, eta lehiaketaren webguneak 14.225 bisita izan ditu 3 astetan.

zenbatdakizu

foto ayuntamiento concurso

Otsailaren 3tik 24ra bitartean, Donostia Turismoak “Zenbat dakizu Donostiari buruz?” lehiaketa jarri zuen abian COVID-19ak eragindako mugikortasuneko murrizketak direla eta gertuko publikoaren artean tokiko kulturguneak sustatzeko eta babesteko helburuarekin..

Parte-hartzea eta interakzioa oso handia izan da sare sozialetan, eta 5.000 pertsonak baino gehiagok egin dute testa. Gainera, lehiaketaren webguneak 14.225 bisita izan ditu.

Dagoeneko jokoan saririk egongo ez den arren, testa eta informazio kulturala webgunean eskuragarri egongo dira lau hizkuntzatan (euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa), bisitari potentzialek gure kulturari buruz ikas dezaten.

Galdetegi berriak sortuko dira aurrerago, modu atsegin eta dibertigarrian Donostiari, bertako kulturari, gastronomiari, kirolari, baliabide naturalei, tradizioei eta abarrei buruz intereseko datuak eskaintzen jarraitzeko.