Donostia Turismoak Spain Convention Bureau-k antolatutako "Spain Brings you Food for Thought" workshop birtualean parte hartuko du

workshop virtual spain brings you food

Nazioarteko 25 elkarte inguruk eta estatuko 14 Convention Bureau-k parte hartuko dute SCB (Spain Convention Bureau) erakundeak antolatutako "Spain Brings you Food for Thought" wokshop birtualean ekainaren 17an, hots, “Taparen” egunean.

Donostia Turismoak, Kongresuen eta Ekitaldien sailaren bidez, hiria sustatuko du nazioarteko merkatuetako bilera profesionalen eta pizgarrien erreferentziazko helmuga gisa. Workshopean Convention Bureau eta nazioarteko elkarteen artean 30 minutuko hitzorduak izango dira, prestakuntza saioak, eta tapa joko birtual bat.

Donostiarekin batera, Alacant, Bartzelona, Bilbo, Gijon, Girona, Madril, Salamanca, Donostia, Sevilla, Sitges, Tenerife, Valentzia eta Zaragozako Convention Bureau-etako ordezkariek ere parte hartuko dute.

Donostia Turismoak lanean jarraitzen du bere Kongresuen eta Ekitaldien sailaren bidezMICE sektoreko tokiko eragile eta enpresei aholkularitza eta laguntza emateko, eta helmugaren nazioarteko sustapena egiteko bilera profesionalen turismoaren esparruan.