Nola lagun diezazukegu?

como ayudar

Atal hau Donostiarako bidaiak programatzen dituzten bidaia agente profesionalei, touroperadoreei eta handizkari nahiz txikizkariei zuzenduta dago: aholkuak eta laguntza ematen dizkizugu, baita gure hiriari buruz behar duzun edozein informaziorako sarbidea ere.

Zure aliaturik onena izan nahi dugu Donostian, Gipuzkoan eta Euskadin egonaldi bidaia bat prestatzeko aholkuak emateko.

Informazio praktikoa, kontaktuak, dokumentazio grafikoa / bideoak eta aholkuak eskura dituzu Donostia helmuga eta Gipuzkoa helmuga erosteko prozesurako, gestioetarako, sustapenerako eta merkaturatze lanetarako laguntza emateko:

Donostia Turismoak helmugako eragileen informazio erabilgarri guztia eta haiekin harremanetan jartzeko aukera jartzen dizu eskura.

Edozein kontsultatarako, jar zaitez harremanetan gurekin eta lehenbailehen erantzungo dizugu.

Kontsultatu gure produktuak

Kontsulta gure enpresen eta tokiko eragileen direktorioa