Taldeak eta gidak. Araudia eta baimenak
Donostian bisita gidatuak egiteko izapidea
Donostiak, helmuga gisa, bisitari guztiei esperientzia turistiko jasangarria eta kalitatezkoa ematea du helburu. Horretarako, zenbait neurri ari gara hartzen.
Bisita turistiko gidatuetarako, adibidez, turismoko profesionalek bete beharreko zenbait irizpide ezarri dira, turismo esperientzia ahalik eta onena izan dadin.
Hala, gidariak Erantzukizunpeko Adierazpen bat bete beharko du; izapide erraz horren bidez, Donostian turismoko gidari gisa aritzeko zehaztu diren irizpideak betetzen dituela adierazten du.
Baldintza nagusietako bat gidatutako taldea 25 pertsonatik gorakoa ez izatea da (gidaria kontuan hartu gabe).
Bestalde, jarduera gidatua 08:00etatik 23:00etara egin daiteke.
Udaltzaingoa arduratuko da onartutako baldintzak betetzen direla zaintzeaz, eta zigor ekonomikoak ezarri ahal izango dizkie hausten dituztenei.
Tramitazioa online egin daiteke Donostiako Udalaren EGOITZA ELEKTRONIKOTIK (ziurtagiri digitala eskatzen da).
- Bide publikoa jarduerekin eta ekitaldiekin okupatzeko baimenari buruz informazio gehiago.
- Prozesua telematikoki hastea (ziurtagiri digitala behar da)
Donostian autobus pribatuen bidaiariak jaitsi eta igotzeko prozedurak eta lekuak
Derrigorrezkoa da Donostiara iristen diren autobus pribatuak hiriko Autobus Geltokira sartzea (Federico García Lorca pasealekua, 1") bidaiariak igo edota jaitsi daitezen, hiriko beste edonon egitea, Mikeletes Pasealekua salbu, debekatua gelditzen delarik.
Donostiako Autbous geltokia
Taldeko autobusak honako jarraibideak bete behar dituzte:
- Zerbitzu” bakoitzak, hau da, bidaiariak jaitsi daitezen edo bidaiariak igo daitezen geltokian sarrera bakoitzak, 17,50€ prezioa dauka autobus bakoitzeko, BEZ-a barne.
- Autobusak gehienez 15 minutu egon daitezke nasan. 15 minutuak igaro ondoren, autobusak geltokitik irten beharko du.
- Geltokira sarrera, BUS adierazten duen sarbidetik egingo dute, sarreran nasa zenbakia eta ticket bat emango zaielarik, gero ordainketa egiteko (kutxazainak -1 solairuan daude)
- Geltokian gelditu nahi bada, baimena eskatu beharko da kontrol gelan (bulegoa 1º solairuan-BM ondoko atea) 943 47 51 50 eta 30€ ko prezioa izango du zerbitzutik kanpoko ordu bakoitzeko.
Mikeletes Pasealekua (Miramar jauregiko atzealdean)
Hiriaren mendebaldean bidaiarien igoera eta jaitsiera egiteko beste leku hau badago ere: Mikeletes pasealekuan, Miramar jauregiaren atzealdean. Bertan doan 10 minutuz egon daiteke autobusa, bidaiariak igo eta jaitsi daitezen. Leku hau aproposa da hiriko zenabit monumentu ezagun bisitatzeko, ala nola, Miramar jauregia, Chillidaren “Haize Orrazia” eskultura edo eta Igeldo Jolas parkera igotzen den Funikularra.
Autobus Aparkalekuak
Autobusa aparkatzeko, Garbera Merkatal Guneko atzealdean kokatua dagoen doako autobus aparkalekura jo behar dute. (43°18'33"N 1°56'42"W).
Garbera Merkatal Guneak, hiriaren erdialdearekin konexioak ditu 33, 24 eta 27 hiriko autobus liniekin (Dbus konpainia).