Pribatutasun-politika

Pribatutasun-politika honek (aurrerantzean, “ PRIBATUTASUN-POLITIKA ”) arautzen du, oro har, SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA SA k (aurrerantzean, “ DONOSTIA TURISMOA ”) datu hauek biltzea eta tratatzea: (i) www.sansebastianturismoa.eus/eu/ domeinu-izenaren bidez eskuragarri dagoen web-orriaren (aurrerantzean, “ WEBGUNEA ”) erabiltzaile gisa ematen dizkiguzun datu pertsonalak, une bakoitzean WEBGUNEAren bidez erabilgarri dauden zerbitzuak barne; eta (ii) behar bezala identifikatutako beste bilketa-sistema batzuen bidez jasotako beste datu batzuk. Hori guztia, hargatik eragotzi gabe WEBGUNEAn eskuragarri dauden atal, formulario edo zerbitzu jakin batzuetan informazio egokia emateko eta, kasua bada, baimena eskatzeko ezarritako aurreikuspen espezifikoak.

Hau da DONOSTIA TURISMOA sozietatearen helbidea: Boulevard 8, Donostia (Gipuzkoa). Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago, 1.479 liburukian, 81 folioan, SS-9.471 orrian; IFZ: A-20188884.

DONOSTIA TURISMOAk beretzat gordetzen du PRIBATUTASUN-POLITIKA aldatzeko eskubidea, legearen, jurisprudentziaren eta/edo administrazioaren arloko berrikuntzetara egokitzeko, bai eta WEBGUNEAren bidez une bakoitzean garatzen dituen praktiketara egokitzeko eskubidea ere, une oro zure eskubideak eta interesak kontuan hartuta.

Nolanahi ere, DONOSTIA TURISMOAk baliabide tekniko egokiak emango dizkizu PRIBATUTASUN-POLITIKA eskuratu ahal izan dezazun, datuen babesaren arloan aplikatu behar den araudiaren arabera bete behar ditugun informazio-betebeharrak betetze aldera.

Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

WEBGUNEAren bidez eta hirugarrenekiko harremanetan datuak biltzeko erabilitako beste sistema batzuen bidez (esaterako, sustapene, lehiaketa, ekitaldi eta abarrekin lotutako formulario fisikoak), DONOSTIA TURISMOAk datu pertsonalen tratamenduak egiten ditu, eta, kasuaren arabera, tratamendu horiek entitate horrek egindakotzat hartuko dira (i), tratamenduaren arduradun gisa, edo (ii) Donostiako Udalaren ardurapean egindakotzat, entitate horren tratamenduaren eragile gisa.

DONOSTIA TURISMOAk Datuak Babesteko ordezkari bat izendatu du, eta entitatearen pribatutasuna kudeatzeaz eta kontrolatzeaz arduratuko da hura. Helbide elektroniko honen bidez jar zaitezke ordezkariarekin harremanetan: dbo@donostia.eus.

PRIBATUTASUN-POLITIKArekin eta/edo zure datu pertsonalen tratamenduarekin lotutako edozein kontsultarako, helbide elektroniko honen bidez jar zaitezke gurekin harremanetan: dbo@donostia.eus.

Nola lortu ditugu zure datuak?

DONOSTIA TURISMOAn tratatzen ditugun datuak (bai tratamenduaren arduradun gisa, bai ordezkari gisa) zuk zeuk hauen bidez eman dizkiguzunak dira: (i) nabigatzean WEBGUNEAren bidez eta/edo beste kanal batzuen bidez betetzen dituzun formularioak (adibidez, WEBGUNEAren erabiltzaile moduan erregistratzea —erregistratu ahal bada—, harremanetarako formularioak, sustapen eta lehiaketen formularioak, etab.); (ii) kontsulta-mezu elektroniko bat bidalita, edo (iii) behar bezala identifikatutako beste bilketa-sistema batzuen bidez.

Debekatuta dago 14 urtetik beherakoek beren datu pertsonalak WEBGUNEAren bidez ematea gurasoen edo tutoreen aldez aurreko baimenik gabe; azken horiek adingabearen datuak tratatzeko baimena eman beharko dute, hala eskatzen zaienean. DONOSTIA TURISMOAk eta Donostiako Udalak ez dute inolako erantzukizunik izango adingabe batek eskakizun hori betetzen ez badu.

Emandako datu pertsonalak hirugarren batenak badira, bermatzen duzu hirugarren horri PRIBATUTASUN-POLITIKAren berri eman diozula eta datuok DONOSTIA TURISMOAri emateko baimena duzula, kasu bakoitzean identifikatutako helburuekin.

Horrez gain, jakinarazten dizugu zure sare sozialetako datuak DONOSTIA TURISMOAk sare sozial bakoitzean dituen profil korporatiboen bidez tratatu ahal izango direla, sare sozial bakoitzean ezarritako moduan eta baldintzetan.

Zer motatako datuak tratatzen ditugu?

DONOSTIA TURISMOAn tratatzen ditugun datuak formularioen eta posta elektronikoaren bidez eman dizkiguzunak dira, bai eta, hala badagokio, DONOSTIA TURISMOAren sare sozialetako profil korporatiboen bidez eta/edo behar bezala identifikatutako beste bilketa-bitarteko batzuen bidez lortzen ditugunak ere.

DONOSTIA TURISMOAn datu-kategoria hauek tratatzen ditugu bereziki:

  • Identifikazio-datuak eta harremanetarako datuak (adibidez, izen-abizenak, NANa, posta-helbidea eta helbide elektronikoa, telefono-zenbakia, etab.).
  • Bankuaren eta transakzio ekonomikoen datuak.
  • WEBGUNEAren erabiltzaile erregistratu gisa identifikatzeko kodeak eta gakoak.
  • WEBGUNEAren bidez formalizatzen dituzun zerbitzuen erosketei eta/edo kontratazioari buruzko datuak.
  • Interneteko nabigazio-datuak (adibidez, IP helbidea, web-orrietarako bisitak, wifi sareetarako konexioak, etab.).
  • Ezaugarri pertsonalei, prestakuntzari, enpleguari eta abarri buruzko datuak (borondatez parte hartzen duzun DONOSTIA TURISMOko enplegu-eskaeren/-eskaintzen eta/edo hautaketa-prozesuen kasuan).
  • DONOSTIA TURISMOAk antolatutako jarduera eta ekitaldietan parte hartzen duten interesdunen irudia, baimena eman badute.

Zer helbururekin tratatzen ditugu zure datuak eta zer legitimazioren pean?

Zure datu pertsonalak helburu hauetarako tratatzen dira:

  • WEBGUNEAren erabiltzaile gisa erregistratu ahal denean, erregistro hori kudeatzea eta izapidetzea, kontratu aurreko neurrien zure eskaeran edo zurekin horretarako ezarritako kontratu-harremanean oinarrituta.
  • DONOSTIA TURISMOAk WEBGUNEAren bidez zure eskura jartzen dituen eduki eta zerbitzuetarako sarbidea eta erabilera kudeatzea, blog-zerbitzuak, sare sozialak edo WEBGUNEtik une bakoitzean eskura daitekeen beste edozein funtzionalitate barne, hori guztia kontratu aurreko neurrien zure eskaeran edo zurekin horretarako ezarritako kontratu-harremanean oinarrituta.
  • WEBGUNEAren bidez eskura daitekeen barneko informazio-sistemaren bidez emandako informazioaz arduratzea eta hura kudeatzea, eta, kasua bada, jakinarazitako egitateak ikertzea, hori guztia DONOSTIA TURISMOAren legezko betebeharrak betetzea oinarri hartuta (2/2023 Legea, otsailaren 20koa, arau-hausteei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonak babesteari buruzkoa).
  • Legez herritarren eskura jarri behar ditugun datuak eskuragarri izatea, WEBGUNEko Gardentasun Atariaren bidez, hori guztia gure legezko betebeharrak betetzea oinarri hartuta (gardentasunaren arloan aplikatu beharreko araudia).
  • Legez herritarren eskura jarri behar ditugun datuak eskuragarri izatea, WEBGUNEko Kontratatzailearen Profilaren bidez, hori guztia gure legezko betebeharrak betetzea oinarri hartuta (sektore publikoko kontratuen arloan aplikatu beharreko araudia).
  • WEBGUNEAren edo posta elektronikoaren bidez egiten dituzun informazio-eskaerak, iradokizunak, kexak edo erreklamazioak izapidetzea eta kudeatzea, zure baimena oinarri hartuta.
  • Baimena eman baduzu, DONOSTIA TURISMOAk antolatutako jarduerak eta ekitaldiak kudeatzea eta zabaltzea, horretarako zure irudia eta identifikazio-datuak erabilita, eman duzun baimena oinarri hartuta.
  • Enplegu-eskaera egin baduzu, enplegu-eskaintza batean izena eman baduzu eta hautaketa-prozesu batean parte hartu baduzu, horiek kudeatzea, hori guztia kontratu aurreko neurriak hartzeko zure eskaeran oinarrituta (enplegu-eskaera), bai eta ondoren lan-poltsetan sartzea ere, onartu baduzu (eta baimen hori oinarri hartuta).

Gogorarazten dizugu, baimena tratamendua legitimatzeko oinarria denean, edozein unetan kendu dezakezula, askatasunez eta doan, 7. apartatuan zehazten den moduan.

Nori jakinarazten dizkiogu zure datuak?

Legeak hala aginduta DONOSTIA TURISMOA datuak jakinaraztera behartuta dagoen kasuak alde batera utzita (adibidez, zerga-administrazioak, justizia-administrazioa edo beste administrazio publiko batzuk), zure datuak ez zaizkie hirugarren entitateei jakinaraziko, baimena eman duzun kasuetan izan ezik.

Ez da aurreikusten zure datuen nazioarteko transferentziarik egitea.

Zenbat denboran gordeko ditugu zure datuak?

Oro har, tratamendurako baimena kendu arte edo datuak ezabatzeko eskatu arte gordeko dira datu pertsonalak, bai eta DONOSTIA TURISMOAren legezko betebeharrak betetzeko behar den denboran ere.

Dena den, jakinarazten dizugu DONOSTIA TURISMOAk datuak arazteko barne-politikak dituela ezarrita, eskura dituen datu pertsonalak gordetzeko epeak kontrolatzeko; beraz, datuok jaso ziren helbururako beharrezkoak eta/edo egokiak izateari uzten diotenean ezereztu ahal izango dira.

Nolanahi ere, tratamendu bakoitzari aplikatu beharreko kontserbazio-epeak Tratamendu Jardueren Erregistroan eta Tratamendu Enkarguen Erregistroan kontsulta ditzakezu; PRIBATUTASUN-POLITIKA honen bidez iritsi zaitezke horietara.

Zer eskubide dituzu?

Datuen babesaren arloan aplikatu beharreko araudiak zure datu pertsonalen inguruko zenbait eskubide ematen dizkizu, eta datu horiek tratatu bitartean baliatu ahal izango dituzu. Hona hemen eskubideok:

  • Zure datuetarako sarbidea: zure datuetara sartzeko eskubidea duzu, zer datu pertsonal tratatzen ari garen jakiteko.
  • Zure datuak zuzentzeko edo ezabatzeko eskatzea: egoera jakin batzuetan, eskubidea duzu datu pertsonal okerrak zuzentzeko eskatzeko, baldin eta gure tratamenduaren xede badira, edo, are gehiago, datuak ezabatzeko eskatzeko, baldin eta, besteak beste, datuak jada beharrezkoak ez badira bildu ziren helburuetarako.
  • Zure datuen tratamendua mugatzeko eskatzea: egoera jakin batzuetan, zure datuen tratamendua mugatzeko eskatzeko eskubidea duzu. Kasu horretan, jakinarazten dizugu erreklamazioak egiteko edo defendatzeko baino ez ditugula gordeko, datuen babesaren arloan aplikatu beharreko araudiak aurreikusten duen legez.
  • Zure datuen eramangarritasunerako eskubidea: egoera jakin batzuetan, zuri dagokizkizun eta eman dizkiguzun datu pertsonalak erabilera komuneko eta irakurketa mekanikoko formatu egituratu batean jasotzeko eskubidea duzu, bai eta tratamenduaren beste arduradun bati bidaltzekoa ere.
  • Zure datuen tratamenduaren aurka egitea: egoera jakin batzuetan eta zure egoera partikularrarekin lotutako arrazoiengatik, zure datuen tratamenduaren aurka egiteko eskubidea duzu. Kasu horretan, datu horiek tratatzeari utziko genioke, salbu eta, premiazko arrazoi legitimoengatik edo balizko erreklamazioak egiteko edo defendatzeko, datu horiek gorde egin behar badira.

Era berean, baimena edozein unetan kentzeko eskubidea duzu; horrek ez dio eragingo baimena kendu aurreko tratamenduaren zilegitasunari.

Eskubide horiek baliatzeko, idatzizko eskabidea bidali ahal izango duzu DONOSTIA TURISMOra, helbide honetara: dbo@donostia.eus.

Azkenik, adierazi nahi dizugu erreklamazioa jar dezakezula kontrol-agintaritza eskudunaren aurrean (Datuak Babesteko Euskal Agintaritza), batez ere eskubideak nahi bezala egikaritu ez direla iruditzen bazaizu. Agintaritzaren web-orriaren bidez jar zaitezke harremanetan: www.avpd.eus.

Segurtasun-neurriak

DONOSTIA TURISMOAk erabateko konfidentzialtasunez tratatuko ditu zure datuak une oro, eta isilpean gordeko ditu nahitaez, datuen babesaren arloan aplikatzekoa den araudian ezarritakoaren arabera. Horretarako, beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartuko ditu, datuen segurtasuna bermatzeko eta datuok aldatzea, galtzea, baimenik gabe tratatzea edo eskuratzea saihesteko, teknologiaren egoera, biltegiratutako datuen izaera eta dituzten arriskuak kontuan hartuta.

Cookie-politika

Horrez gain, jakinarazten dizugu DONOSTIA TURISMOAk cookie-politika bat duela ezarrita. Esteka honen bidez hel zaitezke bertara: https://www.sansebastianturismoa.eus/eu/cookie-politika.