Gardentasuna
San Sebastián Turismo-Donostia Turismoa, S.A.-ren salaketen kanala
Arau-urratzeei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonen babesa arautzen duen otsailaren 20ko 2/2023 Legean ezarritako betebeharrak betez, San Sebastían Turismo-Donostia Turismoa, S.A.-k barneko informazio-sistema sortu da. Sistema horrek aukera ematen du kontsultak eta salaketak aurkezteko edo San Sebastían Turismo-Donostia Turismoa, S.A.-an gertatutako arau-hausteen, jokabide bidegabeen edo jardunbide txarren susmo arrazoituak jakinarazteko, eta erabateko konfidentzialtasuna, anonimotasuna eta babesa bermatzen ditu edozein errepresaliaren aurrean. Alerta goiztiarreko sistema bat da, arriskuak murrizteko, etika publikoa sustatzeko eta herritarrek erakundean duten konfiantza areagotzeko.
- Salaketen kanal-prozedura | PDF (237 Kb)
- Salaketen kanalean sartu
Next Gunea
- Iruzurraren aurkako neurriak jasotzen dituen plana | PDF (1,53 MB)
- Kode etikoa | PDF (9 MB)
Turismo gidariak eta enpresak: Araudia eta baimenak
Donostian bisita gidatuak egiteko izapidea
Donostiak, helmuga gisa, bisitari guztiei esperientzia turistiko jasangarria eta kalitatezkoa ematea du helburu. Horretarako, zenbait neurri ari gara hartzen.
Bisita turistiko gidatuetarako, adibidez, turismoko profesionalek bete beharreko zenbait irizpide ezarri dira, turismo esperientzia ahalik eta onena izan dadin.
Hala, gidariak Erantzukizunpeko Adierazpen bat bete beharko du; izapide erraz horren bidez, Donostian turismoko gidari gisa aritzeko zehaztu diren irizpideak betetzen dituela adierazten du.
Baldintza nagusietako bat gidatutako taldea 25 pertsonatik gorakoa ez izatea da (gidaria kontuan hartu gabe).
Bestalde, jarduera gidatua 08:00etatik 23:00etara egin daiteke.
- Bete beharreko irizpideei buruzko informazioa | PDF 50 Kb
Udaltzaingoa arduratuko da onartutako baldintzak betetzen direla zaintzeaz, eta zigor ekonomikoak ezarri ahal izango dizkie hausten dituztenei.
Tramitazioa online egin daiteke Donostiako Udalaren EGOITZA ELEKTRONIKOTIK (ziurtagiri digitala eskatzen da).
- Bide publikoa jarduerekin eta ekitaldiekin okupatzeko baimenari buruz informazio gehiago.
- Prozesua telematikoki hastea (ziurtagiri digitala behar da)
Informazioaren segurtasun-politika
- Informazioaren segurtasun-politika | PDF (276 KB)