Press Trips

press-trips-san-sebastian

Zurekin elkarlanean

Eskerrik asko gure hiriarekiko, Donostiarekiko, agertutako interesagatik. Aterako den erreportajea arrakasta bihur dadin poz handiz lagunduko dizugu. Ahalik eta elkarlan onena izatea bermatzeko, irakurri, mesedez, partaidetzako baldintza hauek:

Bete eskaera-formularioa

Urte osoan prentsako eskari ugari jasotzen dugu. Horregatik, garrantzitsua da zure komunikabidearen audientzia-profila eta datuak biltzen dituen formularioa betetzea zure eskaera ebalua dezagun. Prentsako bidaia batean parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa da erreportajearen argitalpena komunikabidearekin baieztatuta egotea.

Prestatu aldez aurretik zure prentsako bidaia

Mesedez, zurekin lankidetza izatea nahi baduzu, garrantzitsua da behar adinako aurrerapenez jakinaraztea bidaia-egitaraua prestatu, baliabide turistikoekin harremanetan jarri, erreserbak egin eta abar egin dezagun. Horregatik, mesedez, egin eskaera gutxienez sei aste lehenago.

Egiaztapen-gutuna

Antolatzen ditugun prentsako bidaietan, hiriko turismo-baliabide ugariri lankidetza eskatzen diogu. Lankidetza justifikatu ahal izateko, zure eskaera Donostiari buruzko erreportajea argitaratuko duzun komunikabideko editoreak/zuzendariak egindako egiaztapen-gutunaren bidez bermatzea eskatu nahi dizugu. Era berean, azken hamabi hilabeteotan argitaratutako gutxienez bi erreportaje bidaltzea eskertuko genizuke.

Press Kit-a

Hirira iristean, press-kit bat emango dizugu; kitak hiriko planoa, oporretako gida eta prentsa-txostena biltzen ditu. Gainera, eskatzen diguzun beste edozein informaziorekin laguntza eskain diezazukegu. 

Laguntza Donostiara iristeko

Atzerrian dauden Turismoko Espainiako Bulegoek (OET, gaztelaniaz), kasu batzuetan, Donostiara egiteko bidaietan laguntza eskain dezakete. Nahi baduzu, zure eskaera baloratu ahal izateko hitz egin beharko zenukeen harremanetarako pertsonaren izena eman diezazukegu. Dagokizun bulegoari buruzko informazioa hemen ere topa dezakezu: www.tourspain.es/es-es/red-de-turismo-en-el-exterior

Ostatua

Kazetarien ostatua kudeatu ahal izateko, bazkide diren hotelekin lan egiten dugu. Beti ezin ditugu egonaldiak doan eskaini; izan ere, hotelen interesaren esku egoten da hori.

Saiatu goi-denboraldian ez aukeratzen

Ez ditugu babesten prentsako bidaiak goi-denboraldian (ekaina, uztaila, abuztua eta iraila) edo ekimen eta jaialdi nagusiak antolatzen diren datetan; izan ere, hiriko turismo-baliabideak eta ostatuak beteta egoten dira egun horietan.

Filmazioak eta argazki-saioak

San Sebastián Film Commission. Donostian, filmazioekin eta argazki-saioekin lotutako baimenen inguruko guztia kudeatzen duen agentzia bat dago. Informazioren bat behar izanez gerowww.fomentosansebastian.eus/filmcommission

 

Izartxoa (*) duten eremuak derrigorrezkoak dira
 

Kazetariaren datuak

Lankidetza eskaera
Eremu hau nahitaezkoa da.
Eremu hau nahitaezkoa da.
Eremu honen formatua ez da zuzena edo baliozkoa.
Eremu hau nahitaezkoa da.

Komunikabidea

Eremu hau nahitaezkoa da.
Eremu hau nahitaezkoa da.
Eremu hau nahitaezkoa da.
Eremu hau nahitaezkoa da.
Eremu hau nahitaezkoa da.
Eremu hau nahitaezkoa da.
Eremu hau nahitaezkoa da.
Eremu hau nahitaezkoa da.

Erreportajea

Eremu hau nahitaezkoa da.
Eremu hau nahitaezkoa da.
Eremu hau nahitaezkoa da.
Eremu hau nahitaezkoa da.
Eremu hau nahitaezkoa da.
Eremu hau nahitaezkoa da.

Lankidetza eskaera

Eremu hau nahitaezkoa da.
Eremu hau nahitaezkoa da.
Eremu hau nahitaezkoa da.
Baliozkotzea
Eremu hau nahitaezkoa da eta balio zuzena idatzi behar duzu.
 
Eremu hau nahitaezkoa da.

Izaera Pertsonaleko Datuen Babesaren Legea

Donostia Turismoa Web Gunearen bitartez interesatuak ematen dituen datuak Datu Pertsonalen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Legean ezarritakoari jarraituz bakar-bakarrik erabiliko dira.

Donostia Turismoak adierazten du formulario honen bitartez eskuratzen dituen datuak Donostia Turismoko fitxategi automatizatuetan jasoko dira interesatuekin harremanetan jartzeko, informazioa eta newsletter-a bidaltzeko eta bere zerbitzuak betetzeko.

Nahi izanez gero, interesatuak datuok aldatu, kendu edo aurkatzeko eskubidea erabil dezake San Sebastián Turismo S.A. – rekin harremanetan jarriz (Boulevard 8. 20003 Donostia / San Sebastián. Gipuzkoa.) edo (sansebastianturismoa@donostia.eus) idatziaz.

 
Entrada no válida