Memoria

Donostiak badu Turismo Jasangarrirako Plan Zuzentzaile bat, Visit – Bizi 2023-2027 izenekoa, turismoak mundu osoan izan duen bilakaerari eta eraldaketari erantzuteko sortua, tokiko ikuspegitik eta planteamendu integral batekin. Partaidetzazko lanaren bidez prestatutako dokumentu bat da, hainbat adituren, sektore pribatu eta publikoko profesionalen, ordezkari politikoen eta herritarren ekarpen baliotsua aintzat hartuz egina.

Hona hemen Plan honen helburu nagusiak:

1. Hiriaren oparotasuna eta donostiarren ongizatea.
2. Ingurumen-, ekonomia- eta gizarte- jasangarritasuna.
3. Herritarren, bisitarien eta turismo sektorearen arteko oreka.
4. Bizi kalitatea eta bisitarena, bisitari kopuruaren aurrean.

Zalantzarik gabe, azken urteotan gizartean ikusi ditugun portaera- eta kontsumo-ereduak finkatzen ari dira. Adimen Artifiziala sartu denetik, iraultza teknologikoak aurrera jarraitzen du geldiezin, eta jasangarritasunak sendo jarraitzen du kezkatzen gaituen ardatz nagusietako bat izaten. Gainera, mundu mailako egoera politiko, sozial eta ekonomiko nahasiak neurri handiagoan edo txikiagoan eragiten digu, ezinbestean.

Gero eta agerikoagoa da helmuga turistikoon bilakaera; hain zuzen, garrantzi handiagoa ematen zaio gure jarduera eremuen kudeaketari, eta sustapena ere bideratuagoa eta selektiboagoa da. Hori guztia kontuan hartuta, arreta handiagoa jartzen dugu gobernantzan, funtsezko printzipioa baita hala eremu publikoetan, administrazio maila batzuen eta besteen artean, nola sektore pribatuan: guztia lotuta dago. 

Turismoak arduratsua eta eragile guztientzat (sektore publikoa eta pribatua, bisitariak eta herritarrak) erantzunkidea izan behar du, bakoitzak bere mailan jardunda, tokiko komunitatearen garapen sozioekonomikoa, bertako kulturaren eta nortasunaren babesa eta ingurumen oreka bermatze aldera.

Azkenik, ulertu behar da politika turistikoak hiri estrategiaren parte izan behar duela, ez elementu paralelo gisa, estrategia horren elementu banaezin gisa baizik.

Aurreko urteetako memoriak