Donostiako oroigarriak. Eraman gure hiriaren zatitxo bat.

Poltsa eta aterkia

Donostiaren merchandisinga

Gure hiri ederra bisitatzen baduzu, ez galdu Donostiako Turismo Bulegoan diseinatu dugun opari- eta oroigarri-aukeraketa. Hemen, diseinua, funtzionaltasuna eta tokiko esentzia uztartzen dituzten produktuak aurkituko dituzu.

Zer aurkituko duzu?

  • Kamisetak eta poltsak: Donostiaren esentzia jasotzen duten diseinu ikonikoekin.
  • Zirak eta aterkiak: Ezin hobeak Donostiako zaparrada bati estilo osoz aurre egiteko.
  • Paper-gauzak eta bulego-materiala: Hiriaren xarma zure eguneroko bizitzara daramaten opari praktikoak.
Kontsultatu hemen produktu guztiak eta prezioen zerrenda

Kamiseta eta jertsea

Tokiko zigilua duten produktuak

Gure produktu guztiak tokiko enpresekin lankidetzan diseinatu eta fabrikatzen dira; hala, kalitatea, benetakotasuna eta gure bulegoan soilik lor dezakezun ukitu paregabea bermatzen dira.

Salmenta-puntu bakar eta ofiziala

Bilduma hau Donostiako Turismo Bulegoan (Boulevard zumardia 8) soilik aurkituko duzu.

Produktuak aurrez aurre soilik saltzen dira, ez ditugu bidaltzen, ez eta online saltzen ere.

Zure eskaria egin dezakezu telefonoz (+34 943 48 11 66), WhatsApp bidez (+34 607 187 462) edo posta elektronikoz (sansebastianturismoa@donostia.eus), eta bulegoan jaso. Edo, are hobeto, hurbildu zaitez eta gure lantaldeak aholkatuko zaitu, atsegin handiz!

Donostiako Turismo Bulegoa

Ez galdu hiriaren zatitxo bat zurekin eramateko aukera!

Poltsa, botilak...

Aterkiak

Kontsultatu hemen produktu guztiak eta prezioen zerrenda