Nazioarteko ekitaldiei dagokienez, Donostiak ICCA rankingean maximo historikoa lortu du

  • Kongresuen eta Batzarren Nazioarteko Elkarteak (ICCA), batzarren eta kongresuen arloko elkarte prestigiotsuenak, munduko rankingaren 180. postuan kokatu du Donostia (1835 hiri hartu dituzte aintzat), askoz handiagoak diren Johannesburgo, Las Vegas, Liverpool, Malmö eta beste hiri batzuen maila berean.

  • Estatu mailan, zazpigarren dago Donostia nazioarteko kongresuen rankingean eta hiri handiagoak eta azpiegitura handiagoak dituztenak bakarrik ditu aurretik; adibidez, Madril, Bartzelona eta Valentzia. Oso gertu dago Sevilla, Salamanca eta Bilboren postuetatik eta gainditu egin ditu populazioa handiagoa duten zenbait hiri; hala nola Málaga eta Granada.

  • Donostia Turismoak, Kongresu eta Ekimenen Sailetik, nazioarteko kongresuak erakartzearen aldeko apustua egin du erakundearen Gida Planaren testuinguruan, duen balio kualitatiboa eta Donostia desestazionalizatzeari eta nazioartekotzeari egiten dion ekarpena aintzat hartuta.

change change congress 2019© Ihobe

ICCA Kongresuen eta Batzarren Nazioarteko Elkarteak jendaurrean jarri du 2018ko urteko rankinga. Ranking horretan, Espainia bigarren postuan dago eta estatuan, 7. postuan dago Donostia. Hiri handiagoak eta azpiegitura handiagoak dituztenak bakarrik ditu aurretik; adibidez, Madril, Bartzelona eta Valentzia. Oso gertu dago Sevilla, Salamanca eta Bilboren postuetatik eta gainditu egin ditu populazio handiagoa duten zenbait hiri; hala nola Málaga eta Granada.

ICCA munduko rankingean, 180. postuan dago Donostia aintzat hartu dituzten 1835 hirietatik. Johannesburgo, Las Vegas, Ottawa, Perth eta beste hiri batzuen mailan dago Donostia. Europako rankingean, aintzat hartu dituzten 894 hirietatik, 92. postuan dago Donostia, Liverpool, Malmö, Wrocklaw, Innsbruck, Leipzig, Cambridge eta beste hiri batzuen parean.

ICCA, International Congress and Convention Association, prestigiorik handieneko elkartea da bere arloan eta nazioartean erreferentzia. Oso irizpide zorrotzak erabiltzen dituzte kongresuak zenbatzeko orduan. Nolabaiteko maiztasunez egiten diren nazioarteko kongresuak, 3 herrialde baino gehiagoren artean txandakatzen direnak eta gutxienez 50 partaide dituztenak bakarrik erregistratzen dituzte. Irizpide horiek aintzat hartuta, Donostian izan diren 16 ekitaldi zenbatu dituzte.

2018an, bileren turismoarekin (kongresuak, jardunaldiak, batzarrak...) lotutako 154 ekitaldi izan dira Donostian. 117.319 ostatu-gau ekarri dituzte eta 41.061.650 €-ko inpaktua (ostatu-gauen kopurua x 350 €-ko gastua batez beste kongresuko partaide bakoitzak). Gainera, hiriak azpiegituretan eskaintzen duen aukera zabalaren erakusgarri, 2018an izandako nazioarteko kongresuak askotariko egoitzetan egin dira; esaterako, Kursaal Biltzar Jauregian, Miramar Jauregian, Victoria Eugenian eta unibertsitateetako eta hoteletako zenbait aretotan.

Kongresuak hazkunde gehieneko segmentuak dira, baita kuantitatiboki balio handia eskaintzen duten jarduera ere, lurraldearen dinamizatzaile ekonomikoa hain zuzen. Donostia Turismoak, Kongresu eta Ekimenen Sailetik, nazioarteko kongresuak erakartzearen aldeko apustua eta lana egin du, Donostia Visit-Bizi 2017-2021erako Gida Planean Donostia nazioartekotzeko eta urtaroen araberakoa ez izateko jasota dagoen estrategiaren baitan.


Donostia Turismoko albiste gehiago