Donostiako turismoa behe-denboraldian hazi da eta batez besteko egonaldia luzatu da apirilean

Nazioartekotze joerak indartzen jarraitzen du: atzerritarren gauldiak %11,57 igo dira eta jada gaualdi guztien %55,7a atzerritarrenak dira.

EUSTAT-eko datuen arabera, Donostiako gaualdiak %13,8 igo ziren apirilean aurreko urtearekin alderatuta eta batez besteko egonaldia 1,91tik 2 gau osora pasa nada. Hala ere, kontuan izan behar da, datuak baloratzeko orduan, aurten Aste Santua apirilean izan dela eta joan den urtean, berriz, martxoan.

Logelako betetze- maila %77,9koa izan zen apirilean. Bestalde, turismoaren nazioartekotze joerak indartzen jarraitzen du: atzerritarren gaualdiak %11,57 igo ziren hirian 2018arekin alderatuta, eta jada gaualdi guztien %55,7 atzerritarrenak dira.

Donostia lurraldeko trakzio-indar eta Gipuzkoako turismoaren buruan mantentzen da, %3,5eko igoerarekin, probintzian %0,5eko jaitsiera arin bat dagoen bitartean. Gipuzkoan lo egiten duten turisten %60,4ak Donostian egiten du.

Gainera, azpimarragarria da Donostiaren lidergoa atzerriko lehentasunezko merkatuetan beste hiriburuekin alderatuta; hala nola, Estatu Batuak (11.542 Donostian/ 6389 Bilbon eta 349 Gasteizen), Japonia (3512 Donostian/ 1861 Bilbon eta 228 Gasteizen), Australian (2290 Donostian/ 950 Bilbon eta 85 Gasteizen) edo Kanadan (1830 Donostian/ 845 Bilbon eta 60 Gasteizen).

EUSTATeko datuak bat datoz Donostia VISIT- BIZI 2017-2021 Turismo Gida-Planaren lan ardatzekin, hots, desestazionalizazioa, nazioartekotzea eta jasangarritasuna.

 


San Sebastian Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago