Donostia Turismoak marka turistiko berria aurkezten du

  • “Donostia munduari erakusteko, gauza bakarra egin dugu: begiak ireki” esaldiarekin marka berria aurkezten du Donostia Turismoak.

  • Donostiak hiriko lekurik esanguratsuenean inspiratutako marka sortu du, Kontxako Badian.

  • Gure hiriaren balioetan eta nortasunean oinarrituta eta maskor baten barnealdeko kolore irisatuekin sortu da marka.

  • Donostia nazioartean ordezkatzeko goiburua “The iconic City” izango da.

 

Donostia Turismoak hiriko marka berritu zuen joan den apirilean, Donostia Visit-Bizi 2017-2021 Zuzendaritza Planaren estrategiari erantzuna emateko eta hiriaren posizionamendua nazio mailan eta nazioartean sendotzeko.

ACC komunikazio enpresak sortu duen marka berriak Donostia hiria ordezkatzen du. Marka sinbolo bat baino askoz gehiago da, Donostiako balioetan eta nortasunean oinarrituta dago: hiri ederra, irekia, kosmopolita, euskalduna eta berezko estiloarekin, lagunkoia eta integratzailea.

Irudi grafikoa edo logoa hiriko lekurik esanguratsuenean inspiratuz sortu da: Kontxako Badian. Kontxa nazioartean ezagun eta ospetsu egin den leku paregabe eta berezia da, ikur unibertsala, ‘ezaguna eta ezagut daitekeena’. Bisitariarentzako erakargarria eta herritarrentzat harro egoteko arrazoia, azken batean, Donostiaren funtsa da.

kontxako-badia

Hiriaren izaera eta koloreetan oinarritua sortu da Donostia Turismoko irudi berria. Maskor baten barnealde irisatua argitan bezala eraldatzen den marka bizia. Donostiaren tradizio estetiko eta funtzionaleko urdinez eta egunsentien eta hondartzaren okre arrosaz hornitua.

Markarekin batera, nazioartean erabiliko den "The iconic city" leloa izan da, enpresa donostiarrak, aukeratu duena. Izan ere, «paregabe» izateak helmuga desiragarri eta desiratu bihurtzen gaitu, bakar eta funtsezko, ikono.

The iconic city

Donostia Turismoaren irudi berria sansebastianturismoa.eus web orrian eta bere argitalpen batzuetan aplikatu da dagoeneko. Gainera, hilabete honen hasieran, Boulevardeko turismo bulegoaren diseinua ere aldatu egin da irudi berriarekin bat eginez eta merchandising berriaren zati bat salgai jarri da jada.

Marka berria ezagutzera gonbidatzen zaitugu: sansebastianturismoa.eus/eu/theiconiccity

 


Donostia Turismoko albiste gehiago