Donostia Turismoaren ibilbide interaktibo berriak, Woody Allenen filma berriro bizitzeko aukera eskainiko digu

Ibilbide interaktiboa: Ibilaldi bat Woody Allen-en Donostiatik

  • Bisitariek eta hiritarrek Woody Allenen unibertsoan eta haren “Rifkin’s Festival” filmean barneratzeko aukera izango dute hiriko toki enblematikoenak erakusten dituen ibilbide interaktiboaren bidez.
  • Ibilbidea 10 puntuetako edozeinetatik hasi ahal izango dugu eta mapa interaktiboak filmeko eszenen kokapenetatik gidatuko gaitu. Aldi berean, filmari buruzko bitxikeriak eta geldialdi bakoitzari buruzko informazio historikoa ezagutzeko aukera izango dugu.
  • Maiatzaren 6tik 27ra bitartean, Donostia Turismoaren sare sozialen lehiaketa egingo da. Parte-hartzaileek haien kokapen gogokoena zein den adierazi beharko dute eta Hotel María Cristina hotelean 2 lagunentzako 2 gau gosari eta guzti irabazteko aukera izango dute. Informazio guztia hemen: www.sansebastianturismoa.eus.

woody allen plano

woody allen recorrido distancia

Woody Allenen azken filma, “Rifkin’s Festival”, Donostiari eta zinema klasikoko zuzendari bikainei egindako omenaldia da. Donostia Turismoak sortutako ibilbide interaktiboak filmeko protagonista sentitzera eramango gaitu, hiriari Woody Allenen eta Vittorio Storaroren ikuspegitik begiratuta.

Cristina Lagék, Turismo zinegotziak, azpimarratu duenez, "horrelako ibilbide bat antolatu izana, Woody Allenen unibertsoan zuzenean sartzearen sinonimoa da. Bere kategoriako zuzendari batek Donostia erabili izana bere filma 'margotzeko', gure hiriaz are gehiago harrotzen gaitu, eta horregatik gaude hain pozik jarduera hau aurkezteaz".

woody allen paradas 1

Rifkin’s Festivalek omenaldi maitekorra egiten die zinema munduko maisu bikainei hainbat egileren film klasikoei erreferentzia eta aipamen ugari eginda: Ingmar Bergman, François Truffaut, Jean- Luc Godard, Orson Welles, Luis Buñuel edo Federico Fellini, besteak beste. “Woody Allen Ibilbideak” aipamen zinematografiko horiek guztiak jaso eta 10 geldialdi proposatzen ditu filmeko eszenak garatzen diren kokapen nagusiak ezagutzeko:

1. Kursaal Zentroa
2. Okendo plaza- Hotel María Cristina hotela- Victoria Eugenia antzokia
3. Zuloaga plaza - San Telmo museoa, San Bizente eliza
4. Boulevardeko kioskoa- Jazz Bar Altxerri
5. Gipuzkoa plaza- Gipuzkoako Foru Aldundia
6. Bilbo plaza / Maria Kristina zubia / Gernikako Arbolaren pasealekua
7. Kontxa pasealekua
8. Miramar jauregia
9. Haizearen orrazia
10. Aieteko jauregia

*Inguruak: Itzurun hondartza / Pasai Donibane

Edozein puntutatik hasi eta ibilbideari erraz eta modu soilean jarraitu ahal izango diogu “Google Maps” pertsonalizatuaren bidez, Woody Allenen munduan barneratzeko. Hala, filmari buruzko informazioa, bitxikeriak, pasadizoak eta abar ezagutuko ditugu, hiriko baliabide nagusien inguruko informazio historikoa ikasten dugun bitartean.

Ibilbidea ezagutu eta dinamizatzeko, Donostia Turismoak lehiaketa antolatu du. Maiatzaren 6tik 27ra bitartean egongo da indarrean Facebookeko eta Instagrameko bere profiletan Donostiaren ikurra eta Rifkin’s Festival filmeko kokapen nagusietako bat den Hotel María Cristina hotelaren laguntzarekin.

Parte-hartzaileek ibilbidea egiteko aukeratuko lituzketen bi pertsona aipatu eta filmetik gehien gustatzen zaien kokapena zein den adierazi beharko dute. Hala, Donostiako Hotel María Cristina hotelean bi lagunentzako bi gau irabazi ahal izango dituzte asteburu batean gosari eta guzti. Irabazlearen izena maiatzaren 31n argitaratuko dugu www.sansebastianturismoa.eus helbidean eta Instagram Stories-en.

Gainera, hilabete osoan, sare sozialetan minipilulak sortuko ditugu ikuspegi zinematografikoaren bidez hiriko baliabide enblematikoenak erakusteko.

woody allen paradas