#BasqueChallenge. Ausartzen al zara?

Donostia Turismotik bisitatzen gaituzuen guztioi gure hiriaren onena erakutsi nahi dizuegu eta BASQUE CHALLENGEaren bidez, EUSKARA, gure hizkuntza, aurkezten ari gara. Urtero, euskal kulturaren inguruko erronka bat prestatuko dugu. Lehenengoa euskarazko esaldi hau errepikatzea:

"Ni gai naiz, zuek ere izango al zinatekete?"

 

Parte-hartzaileen artean zozketa bat egingo dugu abenduaren 3an, Euskararen Egunean, eta irabazleak Arzak jatetxe ospetsuan (3 izar Michelin) 2 lagunentzako bazkaria irabaziko du.

Parte hartzeko bi aukera dituzu:

  • 1. Partekatu bideoa sare sozialetan eta erronka bota zure lagunei (aipua eginez)
  • 2. Grabatu zaitez esaldia errepikatzen eta igo bideoa sare sozialetara #basquechallenge hashtag-arekin (x5 zenbaki extra zozketarako!):

    facebook-icon

    twitter-icon

    instagram-icon

    Animatu!!

    Zozketaren emaitza Donostia Turismoaren Facebook orri ofizialen eta Twitter eta Instagram profilen nahiz web orri ofizialaren www.sansebastianturismoa.eus bidez jakinaraziko da.

    Eta Irabazlea...

     

    Making of

    Partehartzaileen bideoak

    basquechallenge