Donostiak bere posizionamendu jasangarria aurkeztuko du Londresko World Travel Market azokan

  • Donostia Turismoak Londresko World Travel Market (WTM) azokan azken laneguna izango du gaur. WTM sektore turistikoaren munduko hitzordu garrantzitsuenetako bat da, eta DSS Turismoa bere enpresa bazkideekin gerturatu da, topaketa profesionalen agenda estu batekin, hiriarentzako estrategikoa den bisitari - perfil zehatz bat erakartzeko helburuarekin, eta halaber, helmuga turistiko jasangarria eta kalitatezkoa bezala posizionatzeko.

wtm londres 2023

Donostia Turismoa azaroaren 6tik 8ra egin den World Travel Market (WTM) azokaren azken jardunera bertaratu da gaur, Londresen, Basquetourren eskutik. Gainera, zenbait enpresa bazkidek azokan parte hartuko dute: Local Experts Tours, Donostiako Tres Reyes hotela, eta Amara Plaza hotela, Silken hoteles-en bitartez. Bertan, Donostiaren posizionamendu turistikoaren berri emango da: orekan, kalitatean eta helmugaren benetakotasunean oinarritutako turismo jasangarria da.

DSS Turismoa sustapen masibotik aldentzen da, eta merkatu eta ardatz estrategiko argiak zehazten ditu, kalitatezko turismo jasangarri bat sustatzeko. Hain zuzen ere, WTM azoka bat dator lan-ildo horrekin, eta, gainera, Erresuma Batua, gure nazioarteko merkatu tradizionaletako bat da, 2022an gure hirira bisitari gehien ekarri zituen hirugarren herrialdea izanik. Bertatik datorren bisitariaren profila, oro har, esperientzia lokalen bilatzailea da, Donostiako estrategia jasangarriarekin bat eginez.

Halaber, WTM topagune aproposa da turismoaren sektoreko profesionalen artean harremanak eta akordioak lortzeko. Donostia Turismoak lan-topaketa ugari egingo ditu turismoaren sektoreko hainbat eragilerekin, bere posizionamendua eta errentagarritasuna emateko estrategiak indartzeko. Donostia Turismoko bazkide diren enpresek – Local Experts Tours, Donostiako Tres Reyes hotela eta Amara Plaza (Silken hoteles-en bitartez) – agente eta turoperadoreekin zenbait saio adostu dituzte, beren burua ezagutzera emanez Britainia Handiko merkatuan, eta etorkizuneko negozio-aukera bihur daitezkeen kontaktuak eginez.