Donostia Turismoko Premium Klubaren Urteroko Topaketa
- Ostirala, 15 Azaroa 2024
Azaroaren 14an, ostegunean, Donostia San Sebastián Turismoaren Premium Produktu Klubak urteroko topaketa ospatu zuen Mimo Bite The Experience empresa bazkideren instalazioetan. Ekitaldi honek tokiko turismo premiumaren ordezkari nabarmenak bildu zituen, sektorearen egungo egoera eta etorkizuneko proiekzioak aztertzeko.
Aurten, Klubak hiru kide berriri egin die ongietorria : Real Sociedad, Oribay Tours eta Hotel de Londres y de Inglaterra. Hauekin, klubeko kideen kopurua 31 enpresatara igo da.
Jardunaldian, Donostia Turismoak hiria premium helmuga gisa sendotzeko bere plan estrategikoa aurkeztu zuen, sektorearen beharrak eta pertzepzioak sakon aztertuz.
Ekitaldiak goi-mailako turismoan espezializatutako bidaia-agentzia nabarmenen parte-hartzea izan zuen mahai inguru batean. Bertan, honakoak izan ziren:
- Isabel Alonso – Bespoke Travel, Spain & Portugal (Madril)
- Alfonso Carvajal – Tailored Spain (Madril)
- Lore Uranga – Basque Destination (Donostia)
- Gabriela Ranielli – Tenedor Tours (Donostia)
Panelistek turismo premiumaren etorkizuneko ikuspegiak eta erronkak eztabaidatu zituzten, hausnarketa eta esperientzia baliotsuak eskainiz.
Jardunaldiaren amaieran, tokiko hainbat enpresak beren aurkezpenak egin zituzten, besteak beste, Oribay Tours, Real Sociedad, Hotel de Londres y de Inglaterra eta Villa Magalean Hotel & Spa****.
Enpresa hauek premium merkatura bideratutako proiektuak partekatu zituzten, bikaintasunarekin eta berrikuntzarekin duten konpromisoa erakutsiz.
Topaketa honek sektoreko eragileen arteko lankidetzaren garrantzia berresten du, Donostia hiriaren gastronomia eskaintza ezagunaz harago doan helmuga gisa kokatzeko. Hiria premium esperientzia integral baten aldeko apustua egiten ari da, bere eskaintza kulturala, zerbitzu esklusiboak eta jasangarritasun eta benetakotasunarekiko konpromiso sendoa nabarmentzen dituelarik.