Bisita gidatuak San Telmo Museoan

San Telmo Museoa Akordioa

Donostia San Sebastián Turismoak, San Telmo Museoarekin lankidetzan, bisita bereziak egiteko programa berri bat jarri du abian, turismo gidari eta turismo zerbitzu elkartuen profesionalei zuzenduta.

Ekimenak 2025eko urtarrilean abiatuko da, eta gidariek 10 minutuko doako bisitaldiak taldeka egiteko aukera izango dute; gainera, deskontu txartel bat banatzeko aukera ere izango dute, museora euren kabuz itzuli nahi dutenen artean banatzeko.

Programa honetan parte hartzeko, gidariek baldintza batzuk bete beharko dituzte: Donostia San Sebastián Turismoaren eta San Telmo Museoaren arteko hitzarmenari atxikitzea; urtearen barruan (otsailean edo azaroan) ordubeteko prestakuntza egitea; eta San Telmo Museoa bisitatzeko eskariak gutxienez 48 ordu lehenago egitea. Trukean, gidariek doako bisitak egin ahal izango dituzte beren taldeekin klaustrora, eta deskontu txartelak banatu ahal izango dituzte parte hartzaileen artean, bigarren bisitaldi batean museoko gainerako erakusketak bisitatu ditzaten.

Programa honek bi helburu ditu: alde batetik, bisitariei Donostiako ondare kulturalaren ikuspegi osatuagoa eskaintzea; eta bestetik, DSSTren eta San Telmo Museoaren arteko lankidetzaren bitartez, gida turistikoon lana sustatzea.

Hirian kultura-turismoa sustatzeko eta Donostia lehen mailako helmuga turistiko gisa kokatzeko, bi erakundeok antolatzen dituzten ekintzekin bat egiten du ekimen honek.

Bisitak egunero egin ahal izango dira, salbuespen hauekin: astelehenetan (museoa itxita dagoelako), astearteetan (doako sarrera-eguna), urtarrilaren 1ean eta 20an, eta abenduaren 25ean. Gehienera ere, 25 lagunez osatutako taldeak izango dira, gehi gidaria.