Donostia Turismoko bazkideek adimen artifizialaren erabileran aurrera egin dute

Joan den otsailaren 26an, Amara Plaza Hotelean, Adimen Artifizialaren mundura jauzi egin genuen, "Prompting" kontzeptuan espezializatutako prestakuntza batekin.

Prestakuntzak interes handia piztu zuen eta balorazio bikainak lortu zituen. Jardunaldiak bi saio izan zituen (goizez eta arratsaldez), eta, horretan, parte-hartzaileek ariketa praktikoak egin zituzten benetako prompt-ak egituratzen eta idazten ikasteko, hau da, nola egin behar zaizkion eskaerak IAri emaitza zehatzak eta erabilgarriak lortzeko.

ia formakuntza bazkideak

Ikaskuntza-ildo horri jarraiki, martxoaren 20an beste saio bat egin genuen Amara Plaza hotelean, ikuspegi praktiko batetik eta benetako erabilera kasuetara bideratuta. Prestakuntza horretan, bertaratutakoek honako gai hauetan sakondu ahal izan zuten:

  • IA sortzailerako sarrera
  • IAren eragile eta eredu nagusiak
  • Zeharkako erabilera-kasuak

Saio horiekin, Donostia Turismoak bere enpresa elkartuen berrikuntzaren eta prestakuntzaren aldeko apustua egiten jarraitzen du, IA turismo-sektorean integratzeko eta lehiakortasuna hobetzeko tresnak eskainiz.