8 enpresa berrik bat egin dute Donostia Turismoarekin
- Osteguna, 19 Ekaina 2025
Donostia Turismoak hiriko turismo eta kultura eskaintza nabarmen aberasten duten zortzi enpresa berri batu ditu bere sarera azken hilabeteotan. Atxikimendu horiekin, Donostiak bikaintasunaren jomuga gisa duen posizioa indartzen du, goi mailako gastronomia, artisautza, gaueko aisialdia, artea eta ongizatea uztartuz.
Lehenik eta behin Paulo Airaudoren, Ameliak, bi Michelin izarrekin, esperientzia gastronomiko berritzaile bat proposatzen du giro esklusibo batean, non sasoiko produktuen sukaldaritzak bere espresio gorena lortzen duen. Horrekin batera, Ibai Donostiako jatetxe ikonikoa eta Michelin izarra duen euskal sukaldaritza tradizionaleko jatetxe bakarra eskaintzara batu da. Bere esklusibotasuna, produktuekiko errespetua eta bertako giro intimoak erreferente saihestezin bihurtzen dute.
Itsasaldi by Anouck & Joris-ek eskaintzen duen sukaldaritza poetiko eta nomadak pop-up gastronomiko, tailer eta afari pribatuetan jartzen du arreta, euskal produktuak baliatuz eta hainbat hizkuntzatara egokituz (nederlandera, frantsesa, ingelesa eta gaztelania).
Artisautzaren alorrean, Narrika 18 eta Fermín Calbetón 30 helbideetan kokatutako saltokia dugu: Leclercq Sombrererías; tradizio eta dotorezia donostiarraren ikono dena. Mende bat baino gehiagoko ibilbidea du, eta lau belaunaldi daramatza txapelak eskuz diseinatzen eta saltzen.
Donostiako gauaz gozatu nahi duenarentzat bi aukera berri ditugu: eta . Lehenengoa Donostiako erdialdean dago, giro moderno eta atsegina du eta gaueko bizitzaz gozatzeko eta ekitaldi pribatuak antolatzeko toki ezin hobea da. Pub Ostadar, berriz, Alde Zaharreko espiritua bizirik mantentzen duen pub historikoa da, bertan Likore, koktel eta musikarik berrienak aurkituko dituzu.
Arte garaikidearen aldeko apustua Nor Nai galerian islatzen da: Donostiako erdigunean kokatutako denda-galeria honek artista eta estilo askotariko sorkuntza fresko eta originalak erakusten ditu, Euskal Herriaren bizitasuna eta kolore biziak jasoz.
Azkenik, Shiatsu en Armonía ongizate-zentroak masaje japoniar Shiatsu eta Qigong klase pertsonalizatuak eskaintzen ditu, estresa murrizteko eta energiak berriz kargatzeko diseinatuak, bisitariei eta herritarrei ongizate esperientzia paregabea eskainiz.
Zortzi enpresa berri hauen atxikipenekin, Donostia Turismoak hiriko turismo-eskaintza anitza eta kalitatezkoa sustatzeko duen konpromisoa berretsi eta indartu du.