Bost bazkide berri uda honetan
- Astelehena, 29 Iraila 2025
Donostia Turismoaren enpresa bazkideen sareak hazten jarraitzen du, eskaintza turistikoa aberasten duten eta Donostia erreferentziazko helmuga gisa sendotzen duten bost enpresa berrirekin.
Lehenik eta behin, Nobu Hotel San Sebastian dugu, nazioarteko proiekzioa duen establezimendua, euskal Belle Époque delakoaren dotorezia eta japoniar minimalismoa uztartzen dituena. Premium abegikortasunaren ikurra da, eta hiriak kalitatezko turismoaren baitan duen papera are gehiago indartzen du.
Bertakotekak tokiko produktuaren eta tradizio gastronomikoaren sustapenari eskainitako gune berezia eskaintzen du, benetako eta gertuko esperientzien bitartez bisitaria Donostiako sukaldaritzaren esentziara hurbiltzeko asmoz.
Dogetxea-rekin, Donostiak animaliekin arduratsua den turismoari balioa ematen dion proiektu bat batzen du, maskotekin bidaiatzen dutenei egokitutako zerbitzuak eta jarduerak eskainiz.
Lock & Enjoy! -k hiria bisitatzen dutenen esperientzia errazten du kontsigna automatiko eta seguruen sistema berritzaile baten bidez. Bisitari nahiz bertakoen erosotasuna eta mugikortasuna hobetzen du.
Azkenik, Spirit Experiences-ek bisitari bakoitzari hiria modu esklusiboan eta pertsonalizatuan bizitzeko aukera eskaintzen die, kultura, enogastronomia eta tokiko tradizioak ardatz dituzten proposamenek eskainiz.
Bost enpresa horiekin, Donostia Turismoak turismo anitza, jasangarria eta kalitatezkoa izatearen aldeko apustua indartu du, nazioarteko marka handiak eta helmugari nortasuna, berrikuntza eta benetakotasuna dakarzkioten tokiko proiektuak uztartuz.