Donostia, munduko bostgarren hiri turistiko onena
- Osteguna, 17 Urria 2013
Donostiak munduko norako turistiko onenen artean bosgarren postua lortu du Condé Nast Traveler-en Readers' Choice Awards-en 26. edizioan
Euskal hiri ederraren gastronomia gorena da aldizkariaren irakurleek gehien estimatu duten ezaugarria eta bosgarren postu hori lortzea ahalbidetu duena, nazioarteko beste hainbat norako entzutetsuren aurretik: Barcelona, Roma, Vancouver, Estambul, Kyoto, edo Venecia.
“Zein jo daiteke Europako gastronomia hiriburutzat? Ez, ez da Paris. Copenague? Saia zaitez Donostiarekin, itsasertz liluragarria duen eta gastronomia sinesgarri sendoko euskal hiri ederra: Michelin izar mordoa du (16 oraingoz). Eta janaria da gure irakurleek hiri honen aldeko botua emateko arrazoi nagusia. Hemen gauza bakarra egin nahiko duzu: jan, jan eta jan”
Iturria / Informazio gehiago: www.cntraveler.com/readers-choice-awards/best-cities-world_slideshow_5-San-Sebastian_20
Condé Nast Traveller hainbat herrialdetan edizioak dituen aldizkari estatubatuarra da. Bidaietan eta turismoan espezializatutako aldizkatia da, eta mundu mailan ospe handiko erreferentea da bidaiari eta turistentzat. Urtero Urrezko Zerrendak sortzen ditu, mundu osoko hotel, norako eta bestelako baliabide turistiko onenak jasotzen dituztenak, aldizkariko irakurleen arabera.
Turismoko zinegotzi Josu Ruizek adierazi duenez, “garrantzitsua da sektorearen barruan horren garrantzitsua den aldizkari batek hiria aintzat hartzea, are gehiago Donostiaren aldeko botua eman dutenak irakurleak badira. Mota honetako publikazioek hiriaren posizionamentu turistikoa sustatzen laguntzen dute. ”