FAKTORIA ALBAOLA ETA "CIUDAD DE SAN SEBASTIAN" KATAMARANAREKIN PRODUKTU TURISTIKO BERRIAREN ABIARAZTEA

2016, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostia Turismoa & Convention Bureauk Gipuzkoako lurraldearen hedatze turistikoaren erronka estrategikoari erantzuten dion produktu turistiko berria abiarazi dute.

IMG 59431Manu Narváez (Donostia Turismo & Convention Bureau), Xabier Agote (Albaola), Josu Ruiz (Donostiako udaletxea) eta Iker Ruiz de Egino (Gipuzkoako Foru Aldundia) gaur elkartu dira produktu turistiko berria aurkezteko.

Donostia, 2014ko uztailaren 30an. 2016ko Hiriburutza Kulturalaren pean abiarazitako proiektuak aukera bikaina dira Donostia-ren eta Gipuzkoa-ren erronka turistiko nagusietako bat laguntzeko, lurralde turistikoaren handitzea eta inguruko ekimen turistikoekin lankidetza eta akordioak sustatzea alegia. Erronka hau 2012-2016ko Turismo Plan Zuzendarian jasota dago.

Estrategia honen barne, foru eta udal erakunde publikoetatik elkar lan egin da Donostiako eta Pasaiako baliabide turistikoak konbinatzen dituen produktu turistiko baten sorreran eta abian jartzean: "Ciudad de San Sebastián " katamaranan ibilbidea + Albaola Faktorian bisita. Katamarana Donostiako portutik irteten da eta Gipuzkoako kostaldetik nabigazio baten ondoren Albaola Faktoriako pantalaneraino iristen da, museora iristeko modu berria eta esperientzia turistiko desberdina sorraraziz. Produktu berri hau zuzenean eros daiteke turismo-bulegoan eta Katamaraneko leihatilan ere.

  • Irteera: ostiralero eta igandero
  • Donostiako portutik: 10:30/12:00
  • Albaolatik: 11:15/12:45

Gipuzkoako bi baliabideren arteko kolaborazio hau Donostia Turismoa & Convention Bureautik merkaturatzen diren eta fluxu turistikoa Donostiatik Gipuzkoako puntu estrategiko desberdinetara helaraztea helburu duten beste produktu turistiko batzuei gehitzen zaie. Sakabanatze turistiko honek, lurraldearen baliabide turistiko eta natural bikainak balioan jartzeaz gain, turismo eskaintza zabaldu, egonaldi turistikoa luzatu eta ondorioz bataz besteko egonaldia igotzea bultzatzen dute. Izan ere, 2014ko ekainean aurreko urteetan eta beste lurraldeetan baino datu hobeak erregistratu ziren batazbesteko egonaldiari dagokionez (Gipuzkoan 1.93 eta Donostian 2.00)

Aste honetatik aurrera, Katamaraneko eta Albaola Faktoriako bisita konbinatua lurralde turistikoaren hedakuntzari erantzuna ematen dieten produktuei gehituko zaio. Produktu guztiak Donostiako turismo bulegoan erosi daitezke era presentzialean edota online "San Sebastian Reservas"-en. Ibilaldi guztiek Donostia dute irteera-puntu:

  • ADARRAZPI GAZTANDEGIRA BISITALDIA: Adarrazpi baserrira Donostiatik zuzenean jutekoa aukera dago, non Idiazabal gazta pausoz-pauso nola egiten den ikusi eta ikasi ahal izango da.
  • ORDIZIAKO ETA TOLOSAKO MERKATU TRADIZIONALETARA BISITALDIA Ordiziako eta Tolosako azoka tradizionaletara bisitaldia Donostiatik aterata, non ehundaka urteko historia gordetzen duten eta gure lurraldeko produktu onenak aurkituko dituzun.
  • G-TXAKOLI EXPERIENCE: Donostiako kostatik abiatuta XVI. mendeko herriak, Orio, Zarautz eta Getaria bisita itzazu. Gainera Zarautzeko merkatua bisitatu eta Getarian, Juan Sebastian Elkanoren eta Cristobal Balenciagaren sorlekuan, Txakoli upeltegia bisitatu eta ardoa dastatzeko aukera izango duzu.
  • SAGARDOA ETA ITSASOA: Museoetara bisita, sagardotegian bazkaria eta itsasontzian ibilaldia. Sagardoaren eta itsasoaren kultura ezagutzeko eta gozatzeko plan egokia.
  • GIPUZKOAKO KOSTALDEA EGUN ERDIKO TXANGOA: Donostiatik irteten eta "Ocho apellidos vascos" filme ospetsua oinarritzat hartuz egiten de egun erdiko txango honetan Zumaiako eta Getariako herri arrantzaleak bistatzeaz gain txakolindegi bat ere bisitatuko da.
  • LOIOLA-ARANZAZU EGUN ERDIKO TXANGOA: Donostiatik irten eta Loiolarantz joango gara. Han Loiolako Santutegiaren basilikaz gain, Inazio Loiolakoaren jaiotetxea bisitatuko dugu. Segidan Arantzazuko Andre Mariaren Santutegira iritsiko gara.
  • ARRIKRUTZ OÑATIKO KOBAZULOETARA BISITALDIA
  • ZESTA PUNTA + GASTRONOMIA HONDARRIBIAN. Donostiatik Hondarribira, zesta puntako ekitaldi handienez gozatzeko eta munduko pilotari onenak ikusteko bisita, non jarraian janari bikaina dastatzeko aukera izango duzun.
  • ASTIGARRAGAKO SAGASRDOTEGIAN BAZKARIA EDO AFARIA:Donostiatik Astigarragara, Sagardoaren Euskal Museoa bisitatzeko eta bertan bazkaldu edo afaltzeko bisitaldia. Gainera bisitariak oparia jasoko du.
  • ARALAR PARKE NATURALERA TXANGOA. Donostiatik parke naturalera, non 3 orduko ibilaldi atsegin bat egingo dugun eta Aralarko San Migelen santutegia ezagutuko dugun. Bazkaria tradizionala barne
  • HONDARRIBI-PASAIA EGUN ERDIKO TXANGOA: Donostiatik irten eta Pasai Donibanera iritsiko gara, erdi aroko alde zaharra bisitatu ondoren, Jaizkibel mendiatik Hondarribira iristeko.

San Sebastian Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago