‘DESTINOS EUSKADI’K BERE ESKAINTZA TURISTIKOA AURKEZTEN DU SEVILLAN
- Ostirala, 27 Urria 2017
‘Destinos Euskadi’ marka turistikoak hiri, natura, enogastronomia, kultura, tradizio, jende eta historiaria lotutako ihesaldiak sustatzen ditu 5 helmuga turistikotan: Donostia, Bilbao, Gasteiz, Hondarribia- Irun eta Zarautzen.
Ezkerretik eskubira: Esther Facchin, Zarautzeko Udaleko Turismo Bulegoko arduraduna. Cristina Gutiérrez, Bidasoa Activa-ko Turismo Ataleko burua. Clara Navas, Gasteizeko Turismo Bulegoko arduraduna. Mercedes Rodríguez, Bilbo Turismoa & Convention Bureauko zuzendaria. Antonio Jiménez, Sevillako Turismo Partzuergoko gerentea. Isabel Aguirrezabala, Donostia Turismoa & Convention Bureauko zuzendari albokoa. Ixidor Larrañaga, Zarautzeko Udaleko Turismo Zinegotzia.
Euskadiko hainbat ardo dastatu ahal izango dira - Rioja Alavesa Jatorri-Deitura duen ardoa eta 3 Txakoli (Araba, Bizkaia eta Getariakoak)- Idiazabal gaztarekin. Euskal kirolak ere ikusgai izango dira urriaren 27, 28 eta 29an.
Euskadiko turismoarentzat interesezko merkatua da, merkatu igorleen artean bosgarren posizioan aurkitzen baita; gainera, hazi egiten ari den merkatua da (%64 hazi da azken 6 urteetan), eta Andaluziatik Euskadi bisitatzen duten turisten motibazio nagusiak gastronomia eta ardoak, hiri-turismoa eta turismo kulturala dira.
San Sebastian Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago