Donostia Euskadiko turismoaren buru berriz ere

 

  • Uztaileko bisitarien sarrera %7,7 gora egin duela erakusten dute EUSTATeko datuek, Gipuzkoan berriz %3,8 igo da. Gaualdiak berriz, %7 egin dute gora Donstian (%5,7 Gipuzkoan). Donostia Euskadiko turismoaren buruan jarri da eta gainera hiriburuaren datu onei esker, Gipuzkoa hazkunde haundiena izan duen lurraldea izan da.
  • Helmugaren nazioartekotzea aipagarria da, nazioarteko turismoaren % 6,6ra igo da, Donostia VISIT- BIZI 2017-2021 Gida Planaren ardatzetako bat sendotuz.
  • Txartel Turistikoen eta hiriko zein lurralde osoko esperientzien salmenten gorakadek, turismoko jasangarritasuna indartu dute ere.

23-08-po


DONOSTIA EUSKADIKO TURISMOAREN BURU


Uztaileko datuek Gipuzkoako hiriburua Euskadiko lider turistikoa dela egiaztatzen dute, gaualdien %7ko hazkundearekin eta bidaiarien-sarreran %7,7arekin. Hiriburua, halaber, atzerriko turismoa gehien ekartzen duena da, bai zenbaki-absolutuetan (112.806 gaualdietan) eta baita ehunekoan ere (% 6,6tan).


Ernesto Gascok, Donostiako lehen alkateorde eta Turismo zinegotziak Donostiako turismoaren bilakaera positiboa erakusten duten datuengatik, “Turismoaren bilakaera positiboa erakusten dute eta hiriak kalitatezko turismoaren eta turismo iraunkorraren aldeko egin duten apustuaren ondorio dira”.

Gasco-k 2018an Donostiako Turismoaren goranzko joera nabarmendu du: “Oraindik abuztuko eta iraileko datuak falta dira, bi hilabete oso garrantzitsu. Gainera, gogoratu nahi dut Donostian turismoarekin lotutako sektorea ekonomiaren eragile bihurtu dela, eta horregatik urte osoan Donostia VISIT- BIZI 2017-2021 Gida Planaren ardatzekin lanean jarraitu behar dugula”

Gipuzkoako hiriburuaren datu on hauek uztailean adierazle guztietan hobeto jokatu duen lurraldea izatea ahalbidetu du: bidaiarien- sarrera eta gaualdien hazkunde erlatiboa, okupazio-maila, batez besteko egonaldiak eta gelatiko errentagarritasuna.

 

GAUALDIEN EBOLUZIOA 2018an

grafico-23-08


Aldi berean, uztailean 1.896 txartel turistiko banatu dira, joan den urtean baino %9,98 gehiago. Txartelek errekurtso turistikoetarako sarreretan deskontu interesgarriak bideratzearekin batera, garraio publikorako sarbidea ere errazten du bai hirian zehar baita lurraldean eta Elkargo Autonomikoko beste bi hiriburuetara ere.

ZERBITZUEN, PRODUKTUEN ETA DONOSTIAKO ZEIN LURRALDEKO ESPERIENTZIEN ESKAINTZA SENDOTU DA


Hiria kalitatezko turismo gune gisa mantentzeko, deskontzentrazioan sakontzeko eta fluxu-turistikoak banatzeko asmoz, Donostia Turismoa & Convention Bureauk produktu eta zerbitzuen eskaintza handitzeaz gain, bisitariari zuzendutako arreta indartu eta hiriko mugigarritasunari eta aparkalekuei buruzko informazioa hobetu du. Honi esker, 4.710 esperientzia saldu dira uztailean eta fakturazioa %25,01 handitu egin da.


Uztailean ireki den on-line salmenta-kanalari esker produktuen eskuragarritasuna eta bisitariaren esperientzia hobetu da. Gaur egun, bisita gidatuen % 11,35 on line saldu dira.

Salgai dauden produktu guztiak, Donostia Turismoa & CBko kide diren establezimenduek eskaintzen dituzte; hots, tokiko enpresa txikiek, ingurumenarekiko jasangarriak direnek. Esperientzia lokalak dira, kulturaz eta tradizioz betetakoak, eta Donostiako auzoetan zein lurraldean egiten dira. Horrela, turismo gunearen deskontzentrazioa, jasangarritasuna, kalitatea eta benetakotasuna bultzatzen dituzte.

 

ACTIVIDADES OFERTADAS

BISITA GIDATUAK

  • Miramar Jauregia 125 urte
  • Cristina Eneara bisita gidatua
  • Ondarretara bisista gidatua
  • Donostia funtsezko bisita gidatua
  • Donostia bisita gidatu kulturala
  • Urgul bisita
  • Donostiako kostaldea txirrinda elektrikoan
  • Donostiako auzoak txirrinda elektrikoan
  • Eguneko bisita: oinez, txirrindaz eta pintxotak
  • Bust turistikoa
  • Tren turistikoa

TXANGOAK

  • Euskal Kostaldea tourra: Hondarribia eta Pasaia
  • Euskal Kostaldea tourra: Zumaia, Getaria eta Zarautz
  • Gipuzkoako kostaldea
  • Txakoli bisita
  • Iparraldeko kostaldeko tourra: Donibane Lohizune eta Biarritz
  • Frantziako kostaldea
  • Donejakue bidearen abentura
  • 3 tenpluak: Inaziotar bidea
  • Albaola Itsas Kultur faktoria eta sagardotegia
  • Flyscharen ibilbidea eta sagardotegia
  • Tolosako Azoka eta sagardotegia
  • Bilbo eta Gaztelugatxe
  • Arabako Errioxako upeltegiak
  • Idiazabal Gaztandegia eta sagardotegia

GASTRONOMIA

  • Pintxo Tourra Gros auzoan
  • Pintxoak eta JBD-ko ardo dastaketa
  • Pintxoak Donostiako auzoetan
  • Goi mailako sukaldaritza tailerra BCC
  • Goi mailako euskal sukaldaritza tailerra BCC
  • Summer Pintxo Edition BCC
  • Funtsezko pintxo sukaldaritza ikastaroa
  • Sukaldaritza ikastaroa
  • Basque cooking class: France Rioja & Navarra

EUSKAL OHITURAK

  • Bisita pilotalekura eta erremonte partidak Galarretan
  • Erremonte partidak Galarreta frontoian
  • Sagardotegia Astigarragan
  • Adarrazpi gaztandegira bisita
  • Premium bisita Petritegin

ITSAS IBILALDIAK ETA KIROLAK

  • Katamarana
  • Bisitatu uhartea itsasontzian
  • SUP/Body Board/Piragua alkilatzeko aukera
  • Bizikleta surf eta Skate alokatzeko bonu mistoa

AISIALDIA ETA IKUSKIZUNAK

  • Kasinoan gaua

Bestalde, Donostia Turismoa & Convention Bureauko informazio puntuetatik joan den urteko uztailean eta abuztuan baino bisitari gutxiago pasa dira. Hala ere, gurekin eta Donostiarekin bat egiten dutenek eta tokiko esperientzia bilatzen dutenek dira gure bulegoetara gehien hurbiltzen diren bisitariak.

Estatuko bisitarien ranking-a

1. Katalunia
2. Madril
3. Andaluzia
4. Valentzia

Atzerriko bisitarien ranking-a

1. Frantzia
2. Erresuma Batua
3. Alemania
4. AEB


Bulegora etortzen diren bisitarien %56-a atzerrikoak dira.


MUGIKORTASUNAREN ETA APARKALEKUEN HOBEKUNTZA

Donostia Turismoa & Convention Bureauk Udaleko Mugikortasun Sailarekin batera egin du lan hiriko aparkalekuei eta mugikortasunari buruzko informazioa hobetzeko.

www.donostiaturismoa.com webgunean dago jasota garraio publikoan mugitzeko moduari (lineak, ordutegiak eta abar) buruzko eta aparkatzeko tokiei buruzko informazio zehatza. Hiriko aparkalekuak eta aldirietako aparkalekuak (doakoak dira eta autobusarekin lotuta daude hirigunera iritsi ahal izateko) jasotzen dituen plano bat

 


 

Donostia Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago