Donostia Turismoak komunikazio estrategia digital onenari saria jaso du


•    Donostia Turismoak diariovasco.com saria irabazi du online komunikazio estrategia onenari, erakunde publikoen sailean, “Donostia Visit- Bizi Gida Planaren erronkak bultzatzeko 2018 Komunikazio Planarengatik”.

•    Epaimahaiak komunikazio estrategian tresna eta euskarri digitalak txertzen jakitea saritu du, helburuen planifikazioa eta gauzatzea baloratuz. Donostia Turismoak Gida Planaren ardatz nagusiak bultzatzeko - desestazionalizazioa, nazioartekotzea, deskontzentrazioa, benetakotasuna eta helmugaren jasangarritasuna-  komunikazio digitalaren ekintza-plana zehaztu du.

•    “Donostia online erreputazioaren kudeaketa ona egiten ari da eta hortik bere proiekzioa”- Fabrizio, Orlando, TripAdvisor Europako arduraduna



“DV Komunikazio Digitala” sariek sei erakunde saritu dituzte sei kategorietan, komunikazio tresna eta euskarri digitalak beraien komunikazio estrategietan txertatzen jakiteagatik. Saritutako erakundeak hurrengoak izan dira: Donostia Turismoa, Beissier, Clínica Zuatzu, Uvesco, Puntueus eta Kristau Eskola.

Donostia Turismoak Visit- Bizi Gida Planaren erronkak bultzatzeko 2018 urteko Komunikazio  Plana aurkeztu zuen, komunikazio digitalean egindako ekintza nagusien planifikazioa eta gauzatzea zehaztuz:

- Desestazionalizazioa eta nazioartekotzea: #LaConcha365 lehiaketa eta kanpaina, press eta blogger trip-ak goi- denboralditik kanpo…

    - Deskontzentrazioa: #DonostiaUncovered, auzoak ezagutzeko bideoak eta mapa interaktiboak, auzoetako 360º irudiak webgunean…

    - Benetakotasuna: #Basque Challenge lehiaketa, ikustentzunezko edukia: “4 gako Donostian pintxoak jateko”, “Easy Guide to Euskara”…

   - Jasangarritasuna eta erantzunkizun turistikoa: “Donostiarrak turismo jasangarri baten alde”, “My guide to be a true donostiarra”, “Live San Sebastián/Love Donostia” kanpaina…

   - Zeharkakoak: UGC (user generated content) hiriko esperientziak blogean partekatzen dituzten kolaboratzaileen bitartez, city break publizitate-kanpainak, ticketing kanpainak…

Ardatz bakoitzean hurrengo planifikazioa aurkeztu da: web edukia, bloga, newsletterrak, banner kanpainak, Facebook eta Instagrameko post eta stories-ak, Twitter, Youtube, Flickr, Pinterest etab.

Epaimahaiak erakunde partehartzaileen komunikazio plan eta proiektuetan komunikazio tresnen  integrazioa eta adaptazio digitala baloratu du, eta baita helburuen planifikazioa, exekuzioa eta emaitzak.

Bestalde, aipagarria da Fabrizio Orlandoren, TripAdvisor Europako arduradunaren aipua, hiriaren online posizionamendua goraipatuz: “Donostia online erreputazioaren kudeaketa ona egiten ari da eta hortik bere proiekzioa. Pisu turistikoa irabazten ari du, eta interesgarriena da, iritziak ez dituztela Europako erabiltzaileek bakarrik ematen, baizik eta munduko beste hainbat lekuetatik ere, hala nola: EEBB, Mexiko, Kanada, Australia edo Japon”.

Sariak Diario Vascok antolatu ditu eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, CaixaBankek, Deustuko Unibertsitateak eta Movistarrek babestu dituzte. Epaimahai kideak honakoak izan dira: Nerea Ibáñez, ASPEGI-ko presidentea; Gorka Sagarna, Gipuzkoako Foru Aldundiko Estrategia Digitaleko zuzendaria; Dorleta Ugarte, Euskadiko CaixaBankeko Enpresa Bankuen zuzendaria; Cristina Alberdi, Tecnaliako Marketing zuzendaria; Juan Mancisidor, ADEGIko Enpresa eta kanpo- harremanen zuzendaria; eta Iñigo Muguruza, Marketing eta Berrikuntzako Gipuzkoa Kamarako zuzendaria.