Donostia Turismoa udan kalitatezko zerbitzua eskaintzeko prestatu da

• Donostia kalitatezko turismogune gisa mantentzeko asmoz, Donostia Turismoak bisitariari arreta emango dioten langileen taldea indartu eta hiriko eta lurraldeko esperientzien eskaintza ugaritu du bazkide diren enpresekin (guztiak bertako ETEak) elkarlanean.

• Donostia Visit-Bizi Gida Planak ezarritako deskontzentrazio-estrategiaren arabera, eskainitako jardueren % 40 hirian egiten da, eta % 60 lurraldeko gainerako tokietan. Bereziki Gipuzkoan egiten dira, baina txango batzuk Iparraldeko kostaldera edo Euskadiko beste hiriburu batzuetara ere izaten dira.

• Behin-behineko informaziogunea irekiko da Cervantes plazan ekainaren 17tik irailaren 29ra bitartean, eta Boulevardeko eta autobus-geltokiko bulego iraunkorretako ordutegia zabaldu. Egunero, 09:00etatik 20:00etara informazio punturen bat irekita egongo da bisitariari arreta emateko.

 

 bulegoa-1

Donostia (DSS Turismoa) uda-hasierari ekiteko prestatu da bisitariari hiriaren posizionamenduarekin bat datorren kalitatezko esperientzia eskaintzeko asmoz. Horretarako, bisitariari arreta emango dioten langileen taldea sendotu eta erakundeko bazkideak diren tokiko enpresek Donostian zein lurraldean ematen dituzten zerbitzu eta produktuen eskaintza zabaldu du.


2019ko udako informazioguneak

Uda-sasoiaren hasierarekin bat eginez, Alderdi Ederren (Cervantes plaza) behin-behineko informaziogune berria irekiko dute ekainaren 17a eta irailaren 29a bitartean, eta 3 informazio-postu izango ditu. Gainera, informazioa ematen dutenen talde osoa sendotu eta bi bulego iraunkorretako ordutegia zabalduko da. Egunero, 09:00etatik 20:00ak arte, hots, 11 orduz, informazio punturen bat irekita egongo da bisitariari arreta emateko.

Uda-garaian (ekainaren 17tik irailaren 29ra), honako hauek izango dira 3 informazio-bulegoetako ordutegiak:

Cervantes plazako informaziogunea:
Astelehenetik igandera, eta jaiegunetan: 10:00 - 20:00.

Turismoko bulego nagusia Boulevardean:
Astelehenetik larunbatera: 09:00 - 20:00.
Igandetan: 10:00 - 19:00
Jaiegunetan: 10:00 - 20:00.

Turismo arloko informazioa emateko gunea autobus-geltokian:
Astelehenetik larunbatera: 09:00 - 20:00.
Igandetan: 10:00 - 19:00.
Jaiegunetan: 10:00 - 20:00.

bulegoa-2

 

Donostiako eta lurraldeko zerbitzuen, produktuen eta esperientzien eskaintzaren irudi berria eta indartzea

DSS Turismoak hiriko marka turistikoa berritu du Donostiako toki adierazgarriena, Kontxa badia, inspirazio-iturritzat eta gure hiriko balio eta nortasunak oinarritzat hartuta: hiri ederra, espirituari dagokionez irekia, kosmopolita, euskalduna, berezko nortasuna duena, lagunkoia eta barneratzailea. Marka berria dagoeneko ikusgai dago turismo-bulegoetan eta merchandising berrian.

merchan-berria

merchan-berria2

Gainera, Donostiako eta lurraldeko zerbitzuen, produktuen eta esperientzien eskaintza zabaldu du eta Donostia Turismoaren bulego nagusian modu presentzialean eta online eros daitezke sansebastianturismoa.eus webgunean.

shop-eu

BERTAKO PRODUKTUAK

i. Txartel turistikoak
- Donostia Card
- Basque Card

ii. Donostia funtsezkoa bisita gidatua

iii. Garraio turistikoa
- Autobus turistikoa
- Tren turistikoa

BAZKIDE DIREN TOKIKO ENPRESEN JARDUERAK:

BISITA GIDATUAK ETA CITY TOUR-AK

- Donostia airetik – FLY DONOSTIA
- Donostiako auzoak bizikleta elektrikoan – GO LOCAL
- Bizikleta elektrikoan Donostiako kostaldean - URBAN

GASTRONOMIKOAK

1. Pintxoen tourra Grosen – URBAN
2. Pintxoen tourra ardoarekin uztartuta - DONOSTYLE
3. Sagardotegiko esperientzia, garraioa barne - SAGARDOAROUTE
4. Sagardo-esperientzia Astigarragan- SAGARDOETXEA
5. "Premium" bisita Petritegi upategira eta otordu tradizionala - PETRITEGI
6. Ordiziako azoka eta sagardotegi tradizionala - SAGARDOAROUTE
7. Bisita Adarrazpi gaztandegira - BASQUECOOLTOUR
8. Idiazabalgo gaztandegia eta sagardotegi tradizionala - SAGARDOAROUTE
9. Bisita eta dastatzea Arabar Errioxako bi upategitan - DONOSTYLE

TXANGOAK

1. Iparraldeko kostaldeko tourra: Donibane Lohizune eta Biarritz – BASQUECOOLTOUR
2. Iparraldeko Kostaldera Tourra, bazkaria barne - DONOSTYLE
3. Euskal Kostaldea Tourra: Hondarribia eta Pasaia - BASQUECOOLTOUR
4. Bisita Bilbora eta Guggenheim museora - DONOSTYLE
5. Bisita Bilbora, Guggenheim museora eta Gaztelugatxeko Donienera - DONOSTYLE
6. Bisita eta dastatzea Getariako eta Zarautzeko txakolin-upategira - DONOSTYLE
7. Euskal Kostaldea Tourra: Zumaia, Getaria eta Zarautz - BASQUECOOLTOUR
8. Egun erdiko tourra Gipuzkoako kostaldean - DONOSTYLE
9. Tourra Gipuzkoako kostaldean - DONOSTYLE
10. Flyscheko ibilbidea eta sagardotegi tradizionala - SAGARDOAROUTE
11. Hiru Tenpluen Ibilbidea - Ignaziotar Bidea - DONOSTYLE

ITSASOKO PASEOAK ETA KIROLAK

1. Bisitatu uhartea itsasontziz - MOTORAK
2. Donostiako kostako zeharkaldia katamaranean - laster - KATAMARANA
3. Trekkinga euskal mendietan - DONOSTYLE
4. Alokatzeko bonu mistoa - KIROL MUSIK
5. Ezagutu Donostiako itsaslabar ezkutuak – GETARI CHARTER
6. Txangoa yatean Flyschetik, Herensugearen Arroka – GETARI CHARTER
7. Ilunabarra itsasotik – GETARI CHARTER
8. Trekkinga Done Jakue Bidean – GO LOCAL
9. Body Boarda alokatzea - FORTUNA
10. Piragua alokatzea - FORTUNA
11. SUP ohola alokatzea - FORTUNA
12. SUP XL ohola alokatzea - FORTUNA

EUSKAL KULTURA

1. Erremonteko partidak Galarreta pilotalekuan – GALARRETA
2. Bisita + Erremonteko partidak Galarreta pilotalekuan – GALARRETA

AISIALDIA ETA IKUSKIZUNAK

1. Kasinoan gaua – CASINO KURSAAL KASINOA


Donostian garatzen den jardueren ehunekoa, gutxi gorabehera, % 40koa da; aldiz, gainerako % 60ak hiritik kanpo egiten dira.

Gainera, DSS Turismoko kide diren erakundeek eskaintzen dituzten produktu berriak gehitzeko lanean ari gara: Sarrerak San Telmo Museorako, Eureka! Zientzia Museorako, Aquariumerako eta Kutxa Ekogunerako; gastronomia-tailerrak Basque Culinary Center-en, hainbat zirkuitu La Perla- Centro Talasso-Sporten, zirkuitua eta gidatze-eskola Karting Olaberrian eta abar.

jarduerak-eskuliburua


Donostia Turismoko albiste gehiago