Rafael Aguirre Franco zendu da, 33 urtez Atrakzio eta Turismo Zentroko zuzendari izandakoa

Rafael Aguirre Franco. Argazkia: LOBO ALTUNA. DIARIO VASCO.

Buletin honetan aipamen berezia merezi du Rafael Aguirre Francok, 33 urtez Atrakzio eta Turismo Zentroko zuzendaria izandakoa (Donostia Turismoko aitzindaria). Zinemaldiaren eta Jazzaldiaren sortzailea izan zen eta Aste Nagusia, herri kirolak eta estropadak biziberritzeko funtsezko rola izan zuen.

Aipatzekoa da, halaber, historialari eta liburu zein turismo-giden idazle gisa izandako ibilbidea, hainbat gairi buruzko 60 lan inguru argitaratu baitzituen. Donostiako Turismo, kirol eta kultura arloan pertsona goraipagarria, zalantzarik gabe.