Sentitu magia Donostian

Donostia Turismoko Gabonetako kanpaina Olentzero, Mari Domingi eta Errege Magoekin

  • Donostia Turismoak “Sentitu magia Donostian” kanpaina abiatu du. Bertan, Donostia ezagutzeko gonbitea egiten du, oso bereziak diren, hiru bisitari eta anfitrioiren eskutik: 3 errege Magoak, Olentzero eta Mari Domingi, hain zuzen ere.
  • Kanpaina urtarrilaren 6ra arte egongo da aktibo eta haren helburua da turismogunearen entzutea mantentzea, Donostiaren erakargarritasuna gogoraraztea eta sustatzea, bereziki gertutasuneko publikoarengan, Espainiako eta Frantziako merkatuan, arreta jarrita.
  • Gabonen aurreko datetan kanpainak indar berezia eman nahi dio tokiko merkataritzari, jasangarritasunaren alde eginez, eta hala, herritarren, bisitarien eta Donostiako merkatarien arteko orekaren alde eginez.

DSS Turismoak lanean jarraitzen du turismogunea leku seguru eta ongizatea sortzen duen leku gisa sustatzen, kanpainak, mezuak eta xede publikoa hain aldakorra den egoerara egokitzen, turismoa dinamizatzeko eta sektoreko tokiko enpresa txiki eta ertainen jarduera berraktibatzeko asmoz, betiere, segurtasuna eta erantzukizuna aintzat hartuta.

Donostiako Festaken laguntzarekin, DSS Turismoak “Sentitu magia Donostian” kanpaina abiatu du, gertutasuneko merkatuetan (Euskadi, Nafarroa), nahiz Espainiako eta Frantziako merkatuko hiri igorle nagusietan arreta jarrita.

Donostiako Udaleko Turismo Jasangarriko zinegotziaren, Cristina Lagéren, hitzetan: “Kanpaina honekin herritarrak nahiz bisitariak partaide bihurtu nahi ditugu; horregatik, zenbait roletan konektatzeko kanpaina proposatzen dugu: alde batetik, anfitrioi gisa, eta bestetik, bisitari gisa; betiere, kanpainaren erdigunean Gabonetako pertsonaia nagusiak izanik: Olentzero eta Mari Domingi, eta hiru Errege Magoak”.

Kanpainak entzutea lortu nahi du sormenaren arlotik, eta umore-ukituarekin; eta anfitrioi bihurtzearen alderdi atsegina eta bisitariari gure alderik onena erakusten dio.

Kanpainaren erdigunea spot bat izango da. Bertan, 3 Errege Magoak ikusiko ditugu, oharkabean pasatu nahian, Donostian opor egun batzuk pasatzen. Meltxorrek, Gasparrek eta Baltasarrek Donostia aukeratu dute oporretarako turismogune gisa. Erosketak egingo dituzte, eta baliabide turistikoez eta gastronomiaz gozatuko dute bi anfitrioren eskutik: Olentzero eta Mari Domingi lagunen eskutik, hain zuzen ere.

Spotak ikuspegi bikoitza du; batean, filma Hiru Errege Magoek kontatuta dago, bisitariaren ikuspegitik, eta bestean, Olentzerok eta Mari Domingik kontatuko dute esperientzia anfitrioiaren ikuspegitik.

Bi bertsioak webgunean egongo dira www.sansebastianturismoa.eus, eta bertan, landing bat egongo da herritarrentzat eta beste bat bisitarientzat.

Marisol Garmendia Garapen Ekonomikoko zinegotziak eskerrak eman ditu tokiko merkataritzaren aldeko Turismo kanpainagatik. “Donostia beti izan da erosketa-hiri bat. Donostiara erosketak egitera etortzea erakargarria izan da betidanik, eta, orain, balio hori indartzea merezi duela uste dugu. Donostiako merkataritzak, ia hiri guztietakoak bezala, osasun-krisiaren ondorioak jasan ditu, baina, kasu gehienetan, zaparradari eusten jakin du. Eguzkia ateratzen ari den honetan, herritar garen aldetik, tokiko merkataritzaren aldeko apustua indartu behar dugu, hurbileko merkataritza, beti nabarmendu gaituena eta hain harro sentiarazten gaituena. Horregatik, gure mugak gaindituko dituen kanpaina hau opari handia da.”

DSS Turismoak Donostia oparituko du

Dinamizatzeko, eta ekintza biralago bihurtzeko, DSS Turismoak Gabonetako 3 “turisaski” sortu ditu hiriko produktu eta esperientzia gorenetako batzuekin, eta jarraitzaileen artean zozkatuko ditu.

DSS Turismoaren bazkide diren 30 enpresak baino gehiagok lagundu eta parte hartu dute Gabonetako 3 saski donostiar horien prestaketan. Hirurek dute Donostian ostatu-gau bat, eskaintza gastronomikoak, eta produktu eta esperientzia paregabeen aukeraketa bat.

Errege Mago bakoitzak saski bat dakar besapean:

Wellness saskia. Goza ezazu.

cesta 1

“Saski” hau kapritxo hutsa da: geure burua zaindu eta mimatzeko esperientzien multzoa. Hasteko, Kontxako badiara begira dagoen hotel batean hartuko duzu atseden; gero, ehun urte baino gehiago dituen talasoterapia batean spa saio bat izango duzu, ile-apaindegiko eta makillatzeko saioa... eta, amaitzeko, Getaria eta Balenciaga Museoa bisitatuko dituzu.

Gainera, hiriko Made in SS “opari” esklusiboenetako batzuk eskuratuko dituzu: gure euri preziatuan inspiratutako lurrina, DonostiBay zintzilikarioa, % 100 garaikidea den txapela eta, amaitzeko, diseinuko foulard bat... Norekin partekatuko zenuke hori guztia egokituko balitzaizu?

Cooltura saskia. Sekulako jaialdia.

cesta 2

Coolenentzat, saski hau fusioa da; kulturala eta librea. Inspirazio zinematografikoko hotel batean, 7. arteko izar batek kulunkatuta egingo duzu lo. Latinoamerika-Euskadi fusio-menua dastatuko duzu.

Gure artista nazioartekoena ezagutuko duzu, Chillida Leku Museora bisita gidatua eginda. Gainera, opari bat ere jasoko duzu. Gero, lasaitasun eta relax pixka bat iritsiko dira hirigunean yogako saio batekin, eta opariak hiriko saltoki cool eta dinamikoenetako batzuetan: surfeko moda, hiriko artea, dekorazio tradizionala eta exotikoa... fusio bikaina izango da.

Foodie saskia. Dasta ezazu.

cesta 3

Gure lurreko produktuak, zero kilometrokoak, maite dituztenentzako saskia da. Dastatu eta gozatzekoa. Donostiako eta gure lurreko onena biltzen duten oparien eta esperientzien “saskia” diseinatu dugu.

Besteak beste, Kantauri itsasorako bistak dituen otordua, bisita gidatua eta menua biltzen ditu sagardotegi tradizional batean, asteburu bat Goierriko landetxe batean, euskal kulturaren bihotzean, eta JD duten Euskal Herriko produktu autoktono onenetako batzuk, hala nola Idiazabal gazta, piperminak edo Tolosako babarrunak... Hori guztia, gainera, sagardoa eta txakolina ahaztu gabe.. Mmmm! Gozatu jatearen plazeraz!

 

 

Saski horietakoren bat irabazteko interesa dutenek webgunean topatuko duten formularioa betez har dezakete parte zozketan: www.sansebastianturismoa.eus. Irabazlea urtarrilaren 10ean argitaratuko da DSS Turismoaren webgunean eta Instagram Stories-en.

Gabonetako agenda

DSS Turismoak turista kopuruaren igoera erregistratu izan du azken urteetan Gabonen garaian. Data horietan hiria turismogune eta merkataritzarako gune gisa indartzeko asmoz, bazkide diren establezimenduekin batera lanean dihardu, hiria animatuko duten ekintzak ezagutarazteko.

Gabonetako girotzea eta argiak piztea

Azaroaren 26an egingo die ongietorri ofiziala Donostiak Gabonei, argiak piztuta. Aurten elementu berriak izango ditugu Donostiako eraikin eta kaleak argitzeko, baita tokiko artisten eskultura argidunak ere. Kontxako badia eta Urumea ibaia izango dira protagonista nagusiak. Gainera honako hauek nabarmenduko dira: Kontxan jarriko duten 36 metroko noria handia, Urumearen pasealekuan izango den Gabonetako Azoka, erakusleihoen lehiaketa, musika, jarduerak, tailerrak, gastronomia... Donostia ezagutzeko eta gozatzeko aukera ugari.

Hiria girotuko duten ekitaldietako batzuk honako hauek izango dira: Gipuzkoa Plazako Jaiotza, metroko altuera duten 152 piezarekin, Olentzero eta Mari Domingiren desfilea, baita Errege Magoena ere urtarrilaren 5ean, San Tomas Azoka, San Silbestre abenduaren 31n eta beste zenbait pizgarri jasotzen dira Gabonetako Agenda honetan.

Gabonetako jarduera guztiak, datak, kokapena eta ordutegiak webgunean kontsulta daitezke: www.sansebastianturismoa.eus azaroaren 26tik aurrera.

Gainera, DSS Turismoaren bulegoetara hurbilduko diren donostiarren eta bisitarien esku jarriko da paperezko agenda bat, 4 hizkuntzatan, hirian Gabonetan izango diren erakargarritasun eta plan nagusiekin. 6.000 unitateak turismo-bulegoan, DSS Turismoaren bazkide diren saltoki eta hoteletan eta Iparraldeko turismo-bulegoetan banatuko dira.