Donostiak nazioarteko turismoa berreskuratu du

  • Eustaten datuen arabera, nabarmentzekoa da Donostian turismoa, berriz ere, nazioartekotzen ari dela.
  • Turismoa Gipuzkoara erakartzeko garaian, Donostiak traktore izaten jarraitzen du eta Gipuzkoako turismoaren % 64,6k Donostian ematen du gaua. 

Otsailean zehar, gaualdiek nabarmen egin dute gora Donostian, 89.865eko zifrara iritsiz, hau da, %574ko gehikuntza. Bestalde, Gipuzkoan 139.097 ostatu-gau erregistratu dira hil berean, % 387,5eko igoeraren baliokide. Beste behin, datuek Donostia Gipuzkoara turismoa erakartzeko orduan, traktore izaten jarraitzen duela erakusten dute: Gipuzkoako turismoaren % 64,6k Donostian ematen du gaua.

Nabarmentzekoa da Donostiako turismoa gero eta nazioarteko bihurtzen ari dela berriz ere. Aurreko urteko otsailean 3.621 bisitari atzerritar izatetik 2022an 36.951 izatera igaro dira. Era berean, nazioarteko gaualdien hazkundea handiagoa izan da Donostian gainerako hiriburuetan baino: Bilbon (27.492) Gasteiz (7.462).

Otsailean, Frantziako (18.124), Alemaniako (2.227), Ameriketako Estatu Batuetako (2.212) eta Erresuma Batuko (2015) bisitek gidatu dute hiriko nazioarteko gaualdien rankinga.

Cristina Lagé Turismo Iraunkorreko zinegotziak adierazi duenez, “oso berri onak dira, pandemiarekin bizitakoaren ondoren, bizitzen ari garen ezegonkortasun-egoera gorabehera… nazioarteko turismoa Donostiara itzultzen ari dela jakitea pozgarria da. Donostiako turismoaren nazioartekotzea Sozietatearen Gida Planean ezarritako helburuetako bat baita”

2013an, joera alderantzizkoa izan zen, eta nazioarteko ostatu gauen ehunekoa Estatukoa baino handiagoa izan zen. Joera horrek urtetik urtera gora egiten du, eta 2019an %59,21 ziren atzerritik etorritakoen ostatu gauak, eta % 40,79 Estatutik etorritakoenak. Covid-19ak eragindako osasun-larrialdiarekin azken hilabeteetako joera alderantzikatu zen arren, datuek erakusten dute Donostia nazioarteko gaualdiak berreskuratzen ari dela.

Argitaratutako datuek jasotzen dutenez, Gipuzkoa izan da otsailean hobekien portatu den lurraldea adierazle hauetan: bidaiarien-sarreraren eta ostatu-gauen hazkunde erlatiboa eta okupazioaren errentagarritasuna.

Hiru hiriburuen artean, Donostia da errentagarritasun onena duena, RevPar (revenue per available room) delakoaren bidez neurtuta, aurreko urteko hil beraren aldean: Donostian % 149,9 hazi da, Bilbon % 84,4 eta Gasteizen % 47,9.