Donostia Turismoa Lilatoiaren alde
- Ostirala, 24 Otsaila 2023
Datorren martxoaren 5ean, Donostia morez jantziko da Lilatoia lasterketaren 33. edizioan, eta Donostia Turismoa lasterketa babestuko duen erakundeetako bat izango da. Kirol-proba baino gehiago, berdintasunaren aldeko festa eta aldarrikapen globala izango da.
6.000 emakume baino gehiago izango dira lasterketa honetako protagonistak, eta 250 boluntariok ere parte hartuko dute. Donostiako Atletiko Kluba duela 8 urtetik antolatzen du lasterketa, eta, aurten, parte-hartze zifra errekorra lortu da. Hala, jarduera egitarau zabala eskainiko da goizeko 09: 40tik aurrera.