Cirque du Soleil Donostian izango da berriro, OVO produkzioarekin

  • Cirque du Soleil konpainiaren OVO ekoizpena Donostia Arenan (Illunbe) izango da uztailaren 19tik 23ra: biodibertsitatearen edertasunean eginiko murgilaldi bat, ikuskizun akrobatiko paregabe baten bidez
  • Donostiako Udalak babesten du, Donostia Turismoaren bitartez, hiriarentzat hain erakargarria den ekitaldi hau

Cirque du Soleil Donostian, Las Palmasen eta Granadan izango da berriro ere, energiaz eta akrobaziaz betetako OVO ekoizpenarekin. OVO Cirque du Soleilen esperientzia zirraragarri bat da, intsektuen bizitzako egun berri batean eginiko murgilaldi koloretsu bat, energia eta mugimendu eztanda geldiezin bat. OVOk biodibertsitatearen edertasuna aztertzen du forma eta kontraste guztietan, intsektu espezie jakin batzuen nortasuna eta trebetasun paregabeak nabarmentzen dituen ikuskizun akrobatiko baten bidez.

Marisol Garmendia, Ekonomia Bultzatzeko zinegotziaren hitzetan, “luxua da Donostian zenbait egunez Cirque du Soleil hartzea. Dagoeneko hiria ezagutzen dute eta espero dugu berriro ere hiriaz gozatzea eta hiritarrak gozaraztea. Gainera, ekitaldiaren argudioa bat dator Udal honen apustuetako batekin, biodibertsitatearekin eta ingurumenarekin, hain zuzen ere. Espero dut arrakasta handia izatea eta, jakina, ez izatea Cirque du Soleil gure artean izateko azken aukera, hemen baituzue zuen etxea”.

Cirque du Soleilentzat, beti da pozgarria Espainiara itzultzea, eta bereziki 2023an, gure publikoarekin izaniko biren 25 urtean ospatzeko”, adierazi du Mike Newquist Bira Ikuskizunen Dibisioko presidenteak.

“Donostiak, Las Palmasek, Granadak eta Gijónek oso harrera ona egin ziguten 2007an, 2014an, 2010ean eta 2004an, hurrenez hurren. Harrezkero, orain arte aurkeztu ditugun ikuskizunez gozatu dute.

“Cirque du Soleilentzat, beti da pozgarria Espainiara itzultzea, eta bereziki 2023an, gure publikoarekin izaniko biren 25 urtean ospatzeko”, adierazi du Mike Newquist Bira Ikuskizunen Dibisioko presidenteak. “Donostiak, Las Palmasek, Granadak eta Gijónek oso harrera ona egin ziguten 2007an, 2014an, 2010ean eta 2004an, hurrenez hurren. Harrezkero, orain arte aurkeztu ditugun ikuskizunez gozatu dute”.

DATAK ETA SAIOAK

2023ko uztailaren 19an, asteazkena, 17:30ean
2023ko uztailaren 20an, osteguna, 17:30ean
Ostirala, 2023ko uztailaren 21a, 17:30ean
2023ko uztailaren 22an, larunbata, 17:00etan (Premium) eta 21:00etan
Igandea, 2023ko uztailaren 23a, 16:00etan

OVO IKUSKIZUNARI BURUZ

Ohe elastikoetan saltoka dabiltzan kilker ahaltsuak, edo amaraunean bihurritzen den armiarma hipnotiko bat... OVOk irudimena pizten duen ikuskizun aparta eskaintzen du. Dibertigarria eta kaotikoa, baina maitagarria eta zoragarria; OVOk limurtu egiten du barnean dugun haurra, bere oparotasun gozoarekin. 25 herrialde ezberdinetako 100 pertsonak osatzen dute, horien artean 52 artistak. OVO ikuskizunak (“arrautza” esan nahi du portugesez) goi mailako ekintza akrobatikoak aurkezten ditu agertokian, zeinek giza gorputzaren mugak birdefinitzen baitituzte. 2009an Montrealen inauguratu zenetik, 7 milioi pertsona baino gehiago hunkitu ditu 26 herrialdetako 155 hiritan.

CIRQUE DU SOLEIL

Cirque du Soleilek birdefinitu egin du munduak zirkua ikusteko duen modua: hiri txiki bateko ikuskizun batetik mundu osoan ezaguna izatera. Montrealen du egoitza (Quebec, Kanada), eta zuzeneko entretenimenduaren munduko lider bihurtu da; hala, mundu mailako esperientzia murgiltzaileak eta ikonikoak sortu ditu sei kontinentetan. Cirque du Soleilek benetakoa, gizatiarra eta integratzailea izanik konektatzen du publikoarekin. Konpainiak 64 herrialdetako artistekin lan egiteko pribilegioa du, eta mundu zabaleko agertokietan ematen dio bizia bere sormenari.

Hala, eragin positiboa izan nahi du pertsonengan, komunitateetan eta planetan, bere tresna garrantzitsuenekin: sormena eta artea. Urteetan zehar, 220 milioi baino gehiago inspiratu ditu 70 herrialde ezberdinetan. Informazio gehiago izateko, bisitatucirquedusoleil.com

BABESLEAK / KIDEAK
Cirque du Soleilek eskerrak eman nahi dizkio bere babesle Air Canadari.

PRENTSA MATERIALA
Deskargatu hemen argazkiak, trailerra eta B-Rolla

LIVE NATION ESPAÑA SAU-REN MARKETIN ETA PRENTSA DEPARTAMENTUA
Mesedez, baieztatu etorriko zareten helbide honetan: promo@livenation.es 

Sarrerak salgai: cirquedusoleil.com, livenation.es, Ticketmaster eta El Corte Inglésen.

Jarraitu #OVOCirque eta #cirquedusoleil sare sozialetan:Facebook | Twitter | Instagram | YouTube| TikTok