DSS Turismoak kanpaina solidario eta jasangarria aurkeztu du
- Azteazkena, 26 Uztaila 2023
- “Donostia jasangarri eta solidarioa” kanpainak Donostia Turismoko bazkide diren bertako enpresa txikien jarduera eta esperientzia turistikoak sustatu nahi ditu, hiriaz eta bere inguruneaz gozatzeko eta, aldi berean, tokiko GKE bati laguntzeko.
- Donostia Turismoak eta Gipuzkoako Elikagaien Bankuak akordio bat sinatu dute: Datozen 12 hilabeteetan zehar, sansebastianturismoa.eus lineako dendan edo Donostiako turismo bulegoan erositako esperientzia eta zerbitzu turistiko guztien salmenten % 2 Elikagaien Bankuari dohaintzan emango dira.
- Ekintza hori Donostia Turismoak helmugako jasangarritasuna eta ekintza solidarioak sustatzeko egin duen apustuaren esparru barruan kokatzen da. Ildo horretatik, Gipuzkoan egoitza edo jatorria duten irabazi asmorik gabeko erakundeekin urtero lankidetzan aritzeko konpromisoa hartu du.
Donostia Turismoak turismo jasangarri eta solidario baten aldeko apustua egin du. Horregatik, aurtengo udan abian jarriko den “Donostia jasangarri eta solidarioa” kanpaina berriak hiria eta bere ingurunea sustatu nahi ditu Donostia Turismoko bazkide diren tokiko ETE eta mikroenpresek antolatutako 50 esperientzia eta jarduera turistiko baino gehiagoren bitartez. Esperientzia hauek talde txikitan garatuko dira eta tokiko kultura, tradizio edo jardueren ingurukoak izango dira.
Kanpaina % 100 Internet bidez izango da eta hiria, bere ingurunea eta egin daitezkeen tokiko esperientziak ahalik eta modurik jasangarrienean sustatuko ditu 12 hilabetez. Bisitatzen gaituztenei lurraldeko baliabide turistikoak ezagutzera emateaz gain, DSS Turismoak kausa on batekiko konpromisoa hartu du eta tokiko komunitateko pertsona zaurgarrienei laguntzeko aukera eskainiko die bisitariei, Gipuzkoako Elikagaien Bankuaren bitartez.
Kanpainan zehar, Donostia Turismoak bere lineako dendan eta bulego fisikoetan egindako produktu eta zerbitzu turistikoen salmenta guztien % 2 emango dio Gipuzkoako Elika-gaien Bankuari. Horrez gain, komunikazio eta hedapen ekintzak egingo dira, turismoaren sektoreari lotutako enpresekin lankidetzan (tokiko 325 ETE inguru), Donostiako Elikagai-en Bankuaren proiektuaren sozializazioa eta sentsibilizazioa sustatzeko. Enpresa bazkide guztiei luzatuko zaie proiektuarekin bat egiteko eta Elikagaien Bankuari dohaintza bat egi-teko gonbidapena, DSS Turismoarekin batera egingo den ekintza globalaren esparruan.
Ekintza hori Donostia Turismoaren gizarte erantzukizun korporatiboaren lan ildoan kokatzen da, egoitza edo jatorria Gipuzkoan duten irabazi asmorik gabeko erakundeekin lankidetzan aritzeko konpromisoaren barruan. 2023-2024 denboraldian eta 12 hilabetetan zehar, lankidetza Gipuzkoako Elikagaien Bankuaren onurarako izango da. Proiektuak aurrera jarraitzea da helburua, etorkizunean ere tokiko GKE honi edo beste batzuei lagunduta.
Gipuzkoako Elikagaien Bankuari buruz
Gipuzkoako Elikagaien Bankuak, 1997ko azaroan sortutako irabazi asmorik gabeko elkarteak, 21.000 onuradunentzako laguntza ematen du Gipuzkoa osoan bere bi zentroetatik: Oiartzungoa (egoitza nagusia) eta Bergarakoa. 2022an 2.548.000 kilo elikagai banatu ditu, freskoak zein ez galkorrak, 180 boluntarioren laguntzarekin. Elikagai horiek 0,07ct./Kg-ko banaketa-kostua dute bankuarentzat.
Gipuzkoako Elikagaien Bankuak 2030 Agendaren GJHak lortzen laguntzen du, itxura txarreko elikagaiak edo esleipen-kateen iraungitze-data hurbila duten elikagaiak berreskuratuz. 2022an Gipuzkoako 127 hornitzaileren 930.370kg elikagai berreskuratu ditu.