Bisitatu gaituzten ia turista guztiek senideei eta lagunei donostia gomendatuko liekete

Donostia Turismoa & Convention Bureauk 2012-2013 urteetan hiria bisitatzen duten bisitarien profila ezagutzeko egindako ikerketa kualitatiboa ezagutzera ematen du

Datakey enpresak Donostia Turismoa & Convention Bureauren eskakizunari jarraitua egindako ikerketak 2012ko maiatzaren eta 2013ko apirilaren artean Dtren bulegoan bertan egindako galdeketa erdiestrukturatuaren bidez jasotako datuak aztertzen ditu (guztira 510 bisitari). Azterketaren helburua bisitarien profila hobeto ezagutzea da, eskaintza turistikoa euren beharretara hobeto egokitu ahal izateko.

Ikerketak aztergai hauek lantzen ditu:

  • Bisitariaren profila
  • Bidaia mota
  • Norakoa aukeratzeko motibazioak
  • Bidaia erreserbatzeko jarraitutako prozesua
  • Hirian egon diren bitartean egindako jarduerak
  • Gogobetetze maila

Emaitza nagusiak

Ikerketak datu interesgarriak jaso ditu: :

  • Bisitariaren profilari dagokionez, jende gazteak bisitatzen gaitu (%66ak 40 urte baino gutxiago ditu) eta errenta maila ertain-altua du (%87ak errenta ertain-ertaina baino handiagoa duela deritzo). Bisitariaren sexuari dagokionez ez dago alderik, nahiz eta hitxigatik bada ere emakumezko gehiago etorri den: (%52.4 emakumezkoak eta %47.6a gizonezkoak).

datakey-edad-renta

  • Taldearen eraketari dagokionez, “Donostia Erromantikoa” lerro estrategikoaren egokitasuna garbi azaltzen da, bisitari gehienak bikotearekin etortzen dira eta.

datakey-edad-renta

  • Ostatuari dagokionez, %29.8ak ostatutan egiten du lo eta %25ak lau izarreko hoteletan.

Bestelako informazio interesgarria:

  • Donostiara datorren bisitari askok behin baino gehiagotan egiten du: %52 aldez aurretik egona zen hirian. Era berean, %80a lagunek hala gomendatuta etorri da Donostiara.
  • Donostiara etortzeko erabakia hartutakoan, internet izan da informazioa biltzeko bide erabiliena.
  • Bidaia kontratatzeko ere internet da bide erabiliena, %66,9ak bide hau erabili zuen.
  • “Senide edo lagunei oporretarako norako gisa Donostia gomendatuko zenioke?” galderari %98.7ak “BAI“ erantzuten du, eta %1.3ak “Ziurrenik BAI”.
  • Orohar, bisitariek hiriari ematen dioten nota 8.9 puntukoa da (puntuazioa berdina da goi- eta behe-denboraldietan).

Donostian egon diren bitartean egindako jarduerak:

  1. Pintxoak jan (%89)
  2. Hiriko dendatan erosketak egin (%58.6)
  3. Hondartzara joan, itsasoan bainua hartu, eguzkia hartu (%55.7)

* Hiriaren alderdi gogokoenak:

  • Dena %25.7
  • Hondartzak eta itsasoa %25.3
  • Gastronomia %15.1
  • Jende adeitsua %14.3

Gutxien gogoko dituzten alderdiak :

  • Prezioak, %7.8
  • Eguraldia %5.9
  • Aparkamendua %4.5
  • Ezer ez %1.4