#THEPINKFORCE, haurren minbiziaren kontrako kanpaina solidarioa

San Sebastián Turismo & Convention Bureau, ASPANOGI - Gipuzkoako onkologikoetako haurren guraso Elkartea- eta Star Warseko ordezkaria den R2-KT elkartu egin dira "#ThePinkForce, haur zoriontsu gehiagoko eta minbizi gutxiagoko mundua lortzeko” kanpaina bultzatzeko

Kanpainan jasotako funtsak Donostia Ospitaleko “Piratenea” pediatria onkologikoko gunearen berrikuntzara bideratuko dira; haurrek inguru alaiagoaz goza dezaten. San Sebastián Turismo & Convention Bureau erakundearen kide diren 7 establezimenduk jadanik babestu dute ekimena: dohaintza batez lagundu dute eta itsulapiko solidarioa jaso dute R2KTren eskutik. Gainera, droidearen bisita izango dute beraienean, misioa bermatzeko. Kanpainara atxiki nahi duten establezimenduek turismoprensa@donostia.eus helbidearen bidez egin dezakete.

Gaurtik aurrera Aquariumean, San Telmo Museoan, Donostiako Hipodromoan, San Martín merkatuan, La Perla Talaso Sport-en, Hotel de Londres y de Inglaterran eta Petritegi sagardotegian kokatutako itsulapiko solidarioetan zure aportazioa egin dezakezu.

campaña-r2-kt-eu

R2-KT droidearen sorrera, Star Warseko kalitate zinematografikoko jantzien nazioarteko erakundea den 501 Legioaren fundatzaile Albin Johnsonen bizitzari lotuta ulertu behar da. 2005ean sortu zuen, alabari minbizia diagnostikatu ondoren. Robot txikia Katieren gustukoena zenez, Johnsonek alaba zaintzeko diseinatu zuen, Padmen droideak “Klonen erasoaldia” filmean egin zuen bezala. Albinek R2-aren sortzaileen laguntza izan zuen, aitaren ametsa egia bihurtzeko edozer egiteko prest baitzeuden eta droidearen jatorrizko kolorea alabaren gustukoenarekin aldatu zuen: arrosa. Oparitu ziotenetik ez ziren banatu eta droidea alabarekin egon zen azken egunetan ere. 

Ordutik, Star Wars komunitatearekin batera, 501 Legioa eta R2-KT elkarlanean aritu dira gaixotasunaren kontrako funtsak biltzeko, haurren minbiziaren kontrako borrokaren nazioarteko sinbolo bilakatzeraino. Droideak eragin nabaria izan du Star Wars Komunitatean eta “VII: Star Wars Indarra Esnatzen” atalean agertu da. Mundu osoan R2-KT droidearen baimendutako 3 ale daude soilik, eta Donostiakoa da horietako bat. Irabazi asmorik gabe, arazoak dituzten haur eta helduak zoriontsu egiteko eta ekintza solidarioetarako funtsak biltzeko ahaleginak egiten dituzte.

San Sebastián Turismo & Convention Bureau, ASPANOGI - Gipuzkoako onkologikoetako haurren guraso Elkartea- eta Star Warseko ordezkari R2-KT elkartu egin dira “#ThePinkForce, haur zoriontsu gehiagoko eta minbizi gutxiagoko mundua lortzeko” kanpaina bultzatzeko. Kanpainan jasotako funtsak Donostia Ospitaleko “Piratenea” pediatria onkologikoko gunearen berrikuntzara bideratuko dira; haurrek inguru alaiagoaz goza dezaten.

Donostia Turismoa & Convention Bureau erakundearen kideak diren establezimenduek ere ekimena babestuko dute.

San Sebastián Turismo & Convention Bureauz gain, elkarteko kide diren 7 establezimenduk – Aquariuma, San Telmo Museoa, Donostiako Hipodromoa, San Martín merkatua, La Perla Talaso Sport, Hotel de Londres y de Inglaterra eta Petritegi sagardotegia- jadanik babestu dute ekimena; dohaintza baten bidez lagunduko dute eta eskertzeko R2-Kt droidearen eta bere laguntzaile inperialaren bisita jasoko dute misioa bermatzeko. Establezimendu guztietan itsulapiko bat egongo da jendeak kolabora dezan.

thepinkforceAlicia Tebar

Indarraren alde arrosa babestu nahi duzu?

Kanpainara atxiki nahi duten establezimenduek turismoprensa@donostia.eus helbidearen bidez egin dezakete.

Informazio gehiago: www.sansebastianturismoa.eus

 


San Sebastian Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago