#KONTXA365 lehiaketaren balantzea - Europako 1. eta munduko 6. hondartza… urteko 365 egunetan!
- Asteartea, 24 Apirila 2018
Desestazionalizatzeko eta nazioartekotzeko bideoak, #Kontxa 365 izenekoak, dagoeneko milioi bat bistaratze inguru izan du
- Kontxak eskuratu du TripAdvisorren Travellers’ Choice Awards sarietan Europako hondartza onenaren eta munduko seigarren onenaren saria. Nazioartean turismogunearen kalitate-marka indartzen duen prestigio handiko sari horren berri emateko eta urtarokotasunari buelta ematea sustatzeko asmoz, Donostia Turismoa & Convention Bureauk #Kontxa365 kanpaina sortu zuen. Horren arabera, hiria urteko 365 egunetan bisitatzera gonbidatzen duen bideoa eta lehiaketa jarri zituen abian.
- Bideoak dagoeneko 919.157 bistaratze izan ditu Facebooken eta lehiaketan 42 herrialdetako 495 pertsonek hartu dute parte. Donostia Turismoa & Convention Bureauren eta TripAdvisorren sare sozialetatik, bideoa 577 aldiz partekatu dute eta 1408 atsegin dut eta iruzkin izan ditu. Lehiaketaren webgunea 4107 aldiz bisitatu dute eta orrialdean emandako batez besteko denbora 2:51 minutukoa izan da.
- Lehiaketaren irabazlea Eduardo Escobar Gutiérrez izan da. Donostiara bidaiatuko du lehiaketako kolaboratzaileek eskainitako sariari esker - Iberiarekin hegaldia, 3 gau Hotel de Londres e Inglaterran eta 200 $ TripAdvisorreko esperientzietan gastatzeko. Boto gehien jaso duen “begirada” #LaConchaDaydreaming (botoen % 17,30) izan da.
- Ernesto Gascok, lehen alkateorde eta Turismoko zinegotziak, hurrengoa adierazi du: “Desestazionalizazioaren alde apustu eginez ‘Donostiaz urtean 365 egunez gozatu’ mezuak hain denbora laburrean ia milioi bat ikustaldi izatea, 42 herrialde desberdinetan, zalantzarik gabe, emaitza zoragarria da”. “Hasierako datuek erakusten dutenez, Kontxa amets bat da, eta, Donostia, amets egiteko (%17,30) eta erlaxatzeko (%16,36) espazioa”.
VISIT- BIZI 2017-2021 Donostiako Gida Planean Donostia Turismoa & Convention Bureauk egindako apustuetako bat izan da urtarokotasunari buelta ematea; hau da, bisitariak goi-denboralditik kanpo erakartzea. Neguan jaso zuen TripAdvisorren sariak, hain zuzen ere, hiriko ikonoetako bat, Kontxa hondartza, ohiko testuingurutik kanpo, behe-denboraldian, bisitatzeko mezua indartu du. Izan ere, bisitariak haren distira, magia eta benetako oinarria argi bereziarekin eta jendetzarik gabe ezagutzeko aukera izango du.
Prestigio handiko sari horren berri emateko eta hiria Europa mailan eta nazioartean kalitatezkoa eta erreferentziazkoa den turismogune gisa posizionatzen jarraitzeko asmoz, eta era berean urtarokotasunari buelta ematea sustatzeko, Donostia Turismoa & Convention Bureauk #Kontxa365 lehiaketa eta bideoa jarri zituen abian. Kanpaina hori sustapenerako material gisa erabiltzen jarraituko dute eta Kontxa bertan bizi diren eta hura bisitatu duten pertsonen begiradaren bidez erakusten du Instagrameko argazkien eta uneen sorta baten bidez. Donostia uda-sasoitik kanpo bisitatzera gonbidatzen gaituzten ikuspegi eta plan erakargarriak:
“Egunez ala gauez. Egun eguzkitsua izan ala euria egin. Paseatzea, irakurtzea, korrika egitea edo, besterik gabe, patxadan egotea hautatu izanda ere. Kontxa hondartzaren magiak aldaketarik gabe irauten du urteko 365 egunetan; izan ere, begiradak bezainbeste Kontxa daude. Agian horrexegatik, Europako hondartzarik onena eta munduko seigarrena izendatu du TripAdvisorren Travellers' Choicek. Urteko edozein unetan Donostiara etortzeko aitzakia ezin hobea da". Bideoa sustapeneko kanpaina gisa erabiltzen jarraituko dute.
Bideoak dagoeneko 919.157 bistaratze izan ditu Facebooken eta lehiaketan 42 herrialdetako 495 pertsonek hartu dute parte. Donostiara joateko bidaiaren irabazlea Eduardo Escobar Gutiérrez izan da eta saria lehiaketako laguntzaileek eman dute: hegaldia Iberiarekin, 3 gaueko egonaldia Hotel del Londres de Inglaterra hotelean eta 200 $ TripAdvisor esperientzietan erabiltzeko. Ordenaren arabera, honako hauek izan dira bideoa gehien ikusi duten herrialdeak:
Espainia |
Frantzia |
Argentina |
Mexico |
Txile |
Alemania |
Erresuma Batua |
Estatu Batuak |
Italia |
Peru |
Puerto Rico |
Portugal |
Uruguai |
Australia |
Belgika |
Irlanda |
Norvegia |
Egipto |
Brasil |
Kanda |
Austria |
Kolonbia |
Nikaragua |
Txina |
Kazakhstan |
Ekuador |
Paraguai |
Venezuela |
Turkia |
Holanda |
Bahamak |
Zipre |
Eslovakia |
Honduras |
Jordania |
Hong Kong |
Panama |
Errumania |
Dominikar Errepublika |
Polonia |
Errusia |
Aljeria |
Postak 1408 erreakzio (atsegin dut eta iruzkinak) izan eta 577 aldiz partekatu dute Donostia Turismoa & Convention Bureauren eta TripAdvisorren sare sozialetatik. Lehiaketaren webgunea 4107 aldiz bisitatu dute eta orrialdean emandako batez besteko denbora 2:51 minutukoa izan da.
Honako hauek izan dira boto gehien lortu duten begiradak:
#LaConchaDayDreaming | % 17,30 |
#LaConchaRelaxing | % 16,36 |
#LaConchaWatching | % 10,90 |
#LaConchaInspiring | %1 0,50 |
#LaConchaFooding | % 8,08 |
#LaConchaPlaying | % 7,07 |
#LaConchaRomancing | % 5,45 |
#LaConchaRunning | % 4,44 |
#LaConchaChilling | % 3,83 |
#LaConcha365 | % 3,63 |
#LaConchaSelfing | % 2,02 |
#LaConchaSurfing | % 2,02 |
#LaConchaCelebrating | % 1,81 |
#LaConchaBonding | % 1,61 |
#LaConchaStrolling | % 1,01 |
#LaConchaPicnicing | % 0,80 |
#LaConchaDancing | % 0,80 |
#LaConchaSkiing | % 0,60 |
#LaConchaWaving | % 0,60 |
#LaConchaClubbing | % 0,60 |
#LaConchaTrooping | % 0,20 |
#LaConchaLeaping | % 0,20 |
Ikus bideoa: https://www.sansebastianturismoa.eus/eu/blog/donosti-feeling/3874-kontxaa365