Easy Guide To Euskera, bisitariei euskara ezagutzera emateko kanpaina

  • Donostia Turismoa & Convention Bureauk Easy Guide To Euskera bideoa sortu du bisitariei euskara ezagutzera emateko asmoz. Ekintza VISIT-BIZI 2017-2021 Turismo Gida- Plan berriaren baitan sartuta dago eta xedea da, gure kultura eta hizkuntza balioan jartzea. Horrela, gainera, Donostia beste helmuga turistikoen aldean desberdin eta berezi egiten duena nabarmenduko dugu.
  • Bideoa osatzeko, euskararen jakinmina piztea helburu duen blogeko posta ere sortu da.
  • Proiektu hau garatzeko, Donostiako Euskara Zerbitzuak Donostia Turismoa & Convention Bureau diruz lagundu du.

Donostia Turismoa & Convention Bureauk VISIT- BIZI 2017-2021 Turismoko Gida Planean jasotako laneko ardatzen baitan euskara eta euskal kultura bultzatzearen aldeko apustua egiten du; eta horretarako Euskara Zerbitzuak emandako diru laguntza izan du. Hiriek gero eta elkarren antza handiagoa dute, baina bisitariek benetakotasuna eta leku bakoitza ezberdin eta berezi egiten duena bilatzen dituzte. Hori guztia gure hizkuntza eta kultura nazioartean hedatzeko eta balioa emateko aukera bikaina da.

Easy Guide To Euskara bideoaren helburua bisitariei euskara modu atseginean ezagutaraztea da; Euskara gure hizkuntza dela jakin dezaten eta, bide batez, euskararen inguruko zerbait ikastea edo Donostian dauden egunetan euskaraz hitz egiten ahalegintzea.

Bideoa osatzeko, euskararen jakinmina piztea helburu duen blogeko posta ere sortu da. Bisitariei euskararen berri ematen die eta euskarazko hitz gehiago ezagutzeko aukera ere.

Post-a, batez ere, bisitariari zuzenduta dago, lau hizkuntzatan argitaratuko da: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez, Donostia Turismoa & Convention Bureauren webgunean ikus daiteke.

 


 San Sebastian Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago