SPORTJAM SURF TEST azokak surf eta skatearen unibertsoan eraldatuko ditu Kursaaleko terrazak asteburu honetan eta produktu guztiak probatu ahal izango dira

Azokak formatu berria estreinatuko du, SURF TEST, ikusgai dagoen edozein produktu probatu ahal izango dute bisitariek, hiri guztiaren zehar edo uretan zuzenean. Horretarako, ekitaldiari hasiera eman ondoren eskaera egitearekin nahikoa da, web orrian edo tokian bertan.

20 standetik gora egongo dira bisitarien esanetara beren produktuak erakusten: surf, skate, bike eta eta surfeko turismoa.

Irailaren 6etik 8a bitartean ospatuko da Kursaaleko terrazetan eta sarrera doakoa da.

Donostia San Sebastian Turismoak Sportjam azokaren alde egin du, bere ardatz nagusienetakoan kokatzen delarik kirol eta jardunaldien turismoarekiko apustua. Azoka, gainera, sektoreko enpresa donostiarrei bultzada emateko eta bistaratzeko lagungarria da.

 

sportjam-prentsa-oharra 

Akzio-kirolen afizionatuek, Donostian izango dute hitzordua asteburu honetan. SPORTJAM SURF TEST berritu egin da edizio honetan eta akzio-kirolen nobedade guztiak elkarretaratuko dira Kursaaleko terrazetan. Guztira, 20 standetik gora jarriko dira, nazio eta nazioarteko etxeak ordezkatzen, surfa, skate, skimboard, patinete elektriko eta surfeko turismoaren inguruko nobedade guztiak publikoari erakusteko.

Bihar emango zaio hasiera ekitaldiari eta iganderarte zabalik egongo da. Sarrera doakoa da eta ordutegia honakoa izango da: ostiralean 16:00etatik 20:00tara, larunbatean 11:00etatik 20:00tara eta igandean 11:00etatik 19:00tara. SPORTJAMek 10 urtetik gora daramatza ospatzen. Stan Polo zuzendariaren hitzetan “aurten formatu berri baten aldeko apustua egin dugu, irekiagoa, bertaratzen direnek dohainik eta modu librean ikusgai dauden produktuak probatu ahal izango dituzte”.

Donostia San Sebastian Turismoak babes ekonomikoa eman dio azokari, Donostia San Sebastian Visit-Bizi 2017-2021 Gida-Planaren esparruan, kirol eta ekitaldi turismoaren aldeko apustua eginez lan-ardatz nagusienetakoen barne. Bidaiatzeko motibaziorik nagusiena kirol jarduerak egitea denean edo toki bat kirol ekintza bat ikusteko edo parte hartzeko bisitatzen denean, produktu estrategikoetan bihurtzen dira erakarpen turistikoaren ikuspegitik.

Gainera, Sportjam azokak kirol sektorea hirian bistaratzen laguntzen du eta kirolari lotuta dauden enpresa donostiarrentzako bultzada suposatzen du, kontaktuak egiteko eta azken nobedadeen berri izateko aukerak emanez.


Nobedadeak probatzen

Edizio honetako ezaugarrietako bat ikusgai jarriko diran produktu eta nobedadeak probatu eta erabiltzeko egongo den aukeretan datza. Horrela, edozeinek eskatu dezake ta hiri guztiaren zehar probatu. “Surf- ohola probatu nahi baduzu, zurekin hartu eta Zurriolan surfeatu dezakezu. Patinete elektrikoa nahi baduzu, Donostiako bidegorrietan erabili dezakezu. Horrela, azoka hiri guztiaren zehar zabaltzen da eta ez da erakusketa gunera mugatzen. Askosaz ere libreagoa da, intentsoagoa eta errealagoa” dio Stanek. Horretarako, antolakuntzak prozesua kontrolatzea ahalbidetzen duen app-a garatu du, maneiatzen oso erraza dena. Lehenbizi, produkturen bat probatu nahi duenak eskaera egin behar du. Sportjam.com web orrian edo tokian bertan egin daiteke, ekitaldiari hasiera eman ostean. Eskaera-inprimakia bete behar da datuekin ta NAN, gida-baimena edo antzeko agiriren batekin bertaratu behar da azokan. Bertan, pultsera bat ipiniko zaio eta probatu nahi dituen produktuek dauden standetan eskaneatzen joango dira.

Produktuak probatzera animatzen diren guztien artean, Sportjameko surf-skate bat zozketatuko da azokaren amaieran.

Surk eta skateko doako klaseak

Doako tailer eta klase desberdinak egingo dira azokak irauten duen bitartean, surfekoak eta skatekoak. Interesatuta daudenek han bertan inskribatu dezakete, web orrian eta sare sozialetan ere bai.
Gunean hainbat egitura ipiniko dira, adibidez skimboard igerilekua, 20 metroko luzeera eta 5 metro zabalerako ur laminarekin. 10 metroko skate arrapalak ere egongo dira.

Itsasoko plastiko birziklatuekin egindako surf-oholak

SPORT JAM aurtengo edizioko nobedaderik deigarrienetakoa Australiatik dator. Spooked Kooks etxea plastikozko hondakinek itsasoan eragiten duten arazoarekin bereziki sentsibilizatuta dago. Horrela ba, beren helburuen artean iraunkorragoak diren ohol bigunak egitea da eta beraien oholetan erabiltzen duten dentsitate altuko polietenoaren %100a kontsumo osteko hondakin plastiko birzkiklatuak dira.

Xede nagusia beraien oholetan material birziklatuak eta jasangarriak diren plastikozkoak ez diren beste material batzuk erabiltzea da eta baita fabrikazio, paketatze eta produktuen prozesuen hobekuntza bilatzea, erabiltzen den plastiko berriaren kopurua murriztu eta hondakin gutxiago sorrarazi ahal izateko.


Skatea elurretan

Nabarmentzen hasi den nobedadeetako bat eta are gehiago datorren eski denboraldiari begira, Ossby eta Solope Deck bezalako enpresetatik dator. Elurretako skateak dira. Diseinu berezia dute elurra edo izotzean patinatu ahal izateko.


Surfa xarmarekin

Aurtengo SPORTJAM SURF TESTeko edizio honetan egongo den etxeetako bat Gipsy Riders da. Surf eskola bat da eta surfa eta turismoa nahasten dituen esperientziak eskaintzen dituzte, Vintage VW RockNRoll Surfing ibilaldiak eskaintzen dituzte, turista Donostitik Biarritzera VW T1 Kombi furgonetan eramango dute kosta guztia zeharkatuz eta egonaldi bat egongo da, bertan janaurreko gourmeta, argazki saioa eta surf klasea. Guztia 50/60/70 hamarkadetako Rock&Roll musikarekin akonpainamendu bezala. Materiala Gipsy Ridesen kontura.

Eskuz eginiko oholak

Artisau-sektoreak ere izango du bere tokia azoka honetan. RT Surfboards bezelako etxeak bertan egongo dira, bertako shaperra den Alberto Galletik 25 surf-ohol artisauak aurkeztuko ditu probatu ahal izateko eta bertan egongo da zaleei gomendioak ematen.

Eski-teknologia surfa egiteko

Trinity Boardsport etxea ere presente egongo da asteburu honetan SPORTJAM SURF TEST azokan, beraien oholei “carving” teknologia erantsi diete, hasiera batean eskiarentzat garatu zen eta etxe honek bere oholei egokitu die, biraketa, abiadura, egonkortasuna eta akatsen tolerantziaren aldetik erraztasun gehiago lortuz, gainera arrauna ere errazagoa da eta olatuak hartzeko gaitasuna ere handiagoa. Ohol hauek Zurriolan probatu ahal izango dira.

Mugikortasun elektrikoa

Mugikortasun elektrikoa da edizio honetan nabarmendu nahi genukeen beste atala, etxeen artean Ocean Riders aipatu, tamainu handiko eta erabat pertsonalizatu daitezkeen patinete elektrikoak aurkeztuko ditu.


Datuak SPORTJAM 2019

Lekua:
Kursaaleko Terrazak (Donostia)

Ordutegia:
Ostirala: 16:00etatik 20:00tara
Larunbata: 11:00etatik 20:00tara
Igandea: 11:00etatik 19:00tara


Prentsako kontaktua
Informazio zabalagoa nahi izan ezkero prensa@comunicamelo.es helbidera idatzi edo 609491422 (Martín) zenbakira deitu


 Donostia Turismoko albiste gehiago