Donostia Tourism Expo Japanen, azoka estrategiko batean, izango da

Donostia Japoniako azoka garrantzitsuenean, Tourism Expo Japan (TEJ) azokan, izango da urriaren 24tik 27ra bitartean. Japonia Donostia Turismoarentzat merkatu estrategikoetako bat da. Errespetuzkoa eta kalitatezkoa den turismoa da merkatu horren ezaugarrietako bat eta azken urteotan bilakaera deigarria izan du; izan ere, 2010. urtetik % 426ko igoera izan du eta hiria gehien bisitatzen duten herrialdeek osatzen duten sailkapenean, top 13tik top 6 bihurtzera igaro da.

expojapan-dss

Donostia Turismoak bere standarekin hartuko du parte urriaren 24tik 27ra bitartean Osakan egingo duten Tourism Expo Japan (TEJ) azokan. Ekimena JATAk (Japan Travel and Tourism Association) eta JNTOk (Japan National Tourism Organization) antolatzen dute. 130 herrialde baino gehiagotako 1500 erakusketari eta profesionalek zein bidaiariek egindako 200.000 bisita inguru jasoko ditu azokak.

Donostia Visit- Bizi 2017-2021 Gida Plana sustapen masibotik aldendu egiten da eta, kalitatezkoa eta jasangarria den turismoa sustatzeko asmoz, merkatu eta ardatz estrategiko argiak zehazten ditu. Donostia aurten hirugarren aldiz joango da lan-ildo horrekin bat datorren Tourism Expo Japan azokara. Japoniako merkatuak bilakaera adierazgarria izan du; izan ere, Euskadirekiko eta, batez ere, Donostiarekiko duen interesa gero eta handiagoa da eta horren erakusgarri dira datu hauek: 2010ean 5.881 ostatu-gau egin ziren eta, aurten, oraingoz, kopuru hori sei aldiz handiagoa da: 30.080 ostatu-gauekoa.

Gehien bisitatzen gaituzten herrialdeen sailkapenean, 13. postutik 6. postura igaro da Japonia AEBren, Frantziaren, Erresuma Batuaren, Alemaniaren eta Australiaren atzetik, eta tradizioz gehiago bisitatzen gintuzten beste herrialde batzuk gainditu ditu: Italia, Herbehereak, Irlanda, Portugal edo Belgika, adibidez.

2010

2011

2012

2013

2014 

 2015

2016

2017

2018

2019*

Japonia

5.881 6.776 8.800 14.040 16.307 18.270  18.362  23.819  25.197  30.980

Urteko igoera

15,22% 29,87%   59,55% 16,15%   12,04% 0,50%   29,72% 5,79%  22,95%

2010etik izandako igoera

15,22% 49,63% 138,73% 177,28% 210,66% 212,23% 305,02% 328,45% 426,78%

*2019ko irailera arte

expojapan-eu


Tourism Expo Japan azoka hiria sustatzeko eta turismoaren sektoreko profesionalen artean harremanak egiteko eta akordioak adosteko toki ezin hobea da. Donostia Turismoko ordezkariek Japoniako eta nazioarteko bidaia-agentziekin hitzordu ugari adostu dute eta profesionalei zuzendutako hainbat workshop eskainiko dituzte. Horietan, Donostiaren turismo-posizionamendua, turismo jasangarria eta turismogunearen oreka, kalitatea eta benetakotasuna oinarri dituena, eta 5 ardatz estrategiko hauetan kokatuta dagoena, ezagutaraziko dute: kultura, gastronomia, kirol, premium eta kongresuen inguruko turismoa.


Donostia Turismoko albiste gehiago