DSS Turismoak Donostiako kostaldea babestearen alde egiten du apustu Eguberri hauetako opari gisa

Egutegi solidarioa 2020: Donostiako itsasoak

  • “Oparitzat eskaini Donostia, itsasoa eta iraunkortasuna” lemapean, Donostia Turismoak turismo iraunkorraren sentsibilizazio- eta kontzientziazio-kanpaina bat kaleratu du.
  • Egutegi solidarioa 2020k tokiko argazkilarien irudiak biltzen ditu, Kantauri itsasoan eta hiriari egiten dizkion ekarpenetan oinarrituak. Aquarium eta Fnac Donostia arituko dira lankidetzan egutegi honen hedapenean eta salmentan, eta bildutako dirua ezarpen lokala duen nazioarteko erakunde batera bideratuko da: Surfrider Foundation España, ozeanoa eta itsasertza babestea eta beren balioa nabarmentzea helburutzat dituena.

Donostia San Sebastián Turismoak turismo iraunkor eta arduratsu baten alde egiten du apustu, eta lerro estrategiko horren barruan, Eguberriak gertu daudenean kaleratuko du “Egutegi Solidarioa: Donostiako itsasoak”. Egutegiak 13 irudi biltzen ditu, tokiko argazkilariek jasotakoak Kantauri itsasoaren eta gure hirian sorrarazten duen inpaktu positiboaren inguruan.

Formatu handiko egutegi artistiko bat da, zuri-beltzeko argazkiekin, ACC Donostiako agentziak diseinatua, modu desinteresatu batean parte hartu zuenak proiektuan.

Egutegiak 18 € balio ditu eta salmentatik lortutako diru-sarreren % 50 Surfrider Foundationek Donostian aurrera eramaten dituen ekintzak babesteko izango dira: hondartzak garbitzea hondakinen gaikako bilketaren bidez, eta herritarrei eta turistei zuzendutako sentsibilizazio jardunaldiak. Lankidetza bermatzeko, hasieratik, Donostia San Sebastián Turismoak 1.500 €-ko balioa duen txekea emango dio GKEari.

surfrider txeke solidarioa

Gainera, DSS Turismoko, Aquariumeko eta Fnac Donostiako bazkideak lankidetzan arituko dira egutegia hedatzen eta saltzen, eta Donostia San Sebastián Turismoko turismo-bulegoetan (Boulevard eta Renfe), bere online dendan, Aquariumeko dendan eta Fnacen eskuratu ahal izango da.

Ekintza honek helburu bati baino gehiagori erantzuten die: ingurumen-inpaktua murriztearen aldeko kanpaina bat martxan jartzea, turismo arduratsu baten sentsibilizazioa eta kontzientziazioa, turismoko sektorearen koordinazioa solidaritate-kanpainak eta -ekintzak sustatzeko eta gizarte-erantzukizun korporatiboa.

Kanpaina Donostia VISIT-BIZI 2017-2021 Gida Planetik sortua da; planak hiriaren lehentasunen agenda aldatzea defendatzen du. Aldaketa hori helmugaren kudeaketan eta sustapenean oinarritzen da, pertsonak kokatzen ditu hiriko turismoaren garapen-ereduaren erdian, eta apustu egiten du turismo iraunkor, orekatu, benetako eta kalitatezko baten alde.

surfrider elkartasun eguteg

Surfrider Foundation-en konpromisoak Donostian

Surfrider Foundation-ek konpromisoa hartu du egutegi solidarioaren bitartez bildutako dirua hurrengo ekintzetan inbertitzeko:

  • Donostiako hiru hondartzak garbitzea - Kontxa, Zurriola eta Ondarreta – 2020  urtean hiru lansaiotan.
  • Hondartzak garbitzen parte hartuko duten boluntarioen sentsibilizazio  hitzaldiak.
  • Ingurumenari buruzko sentsibilizazio jardunaldia herritarrei eta bisitariei  zuzenduta, hizlari adituekin.
  • Bildutako zaborraren datuak biltzea eta partekatzea.

 


Donostia Turismoko albiste gehiago