DSS Turismoak Donostian zabalik dauden jatetxe eta saltoki bazkideak nabarmentzen ditu bere webgunean

Donostia Turismoa bere 325 bazkideekin jarri da harremanetan zerbitzu eta produktuak eskaintzen aktibo nor dagoen jakiteko. Horrela, herritarrei erabil ditzaketen aukeren zerrenda erakutsiko zaie: takeaway zerbitzua eskaintzen duten jatetxeak, arte-galeriak eta saltokiak aurretiazko hitzorduarekin, ekimen solidarioak, onlineko jarduerak…

“Normaltasun berrirako” itzulera hasi da eta dagoeneko irekita daude etxera bidaltzeko eta jasotzeko zerbitzua duten lehen jatetxeak, ileapaindegiak, arte-galeriak, bizikletak alokatzeko zerbitzuak eta aurretiazko hitzorduarekin eta dagozkion higiene- eta segurtasun-neurriak betez dagoeneko bisita ditzakegun beste saltoki batzuk. Gainera, saltoki batzuek ekimen solidarioak eta bereziak eskaintzen dituzte: onlineko dastatzeak, youtube bidezko eskolak modu irekian, musukoen banaketa eta abar.

Bazkide diren bere saltokiei (COVID-19ak eragindako egoeraren eragina jasan duten bertako enpresa txiki eta ertainak) laguntza emateko eta herritarrei dagoeneko beren esku dauden aukeren berri emateko asmoz, DSS Turismoa e-mail edo telefono bidez jarri da harremanetan bere bazkide guztiekin zer egoeratan dauden eta zer eskaintzen ari diren jakiteko. Hala, hiritarrek zerrenda bat kontsultatu izan ahalko dute eta momento hauetan ezinbestekoa den kontsumo lokala sustatuko da.

sansebastianturismoa.eus webgunean dagoeneko kontsultagai dago martxan dauden jatetxeen, saltokien, arte-galerien eta beste ekimen batzuen zerrenda:

  • Jatetxeak
  • Arte-galeriak
  • Saltokiak
  • Abian dauden beste ekimen batzuk!

Establezimendu berriak irekitzen dituzten edo beste ekimen batzuk eskaintzen dituzten heinean, informazioa eguneratuko da.

Ikus atal osoa: Bizitzara buelta badator! Takeaway zerbitzua duten jatetxeak, denden irekiera, ekimenakduten dendak