Donostia Turismoak “Udazkena Donostian - amodiozko istorioa” kanpaina kaleratu du ukitu zinematografikoekin
- Astelehena, 05 Urria 2020
Otoño en San Sebastián
- Donostia Turismoak lanean jarraitzen du hiria turismogune seguru, jasangarri eta kalitatezko gisa sustatzeko, ongizatearekin, naturarekin, zinemarekin, gastronomiarekin eta abarrekin lotuz. Horretarako, “Udazkena Donostian - amodiozko istorioa” kanpaina jarri du abian Gipuzkoako Foru Aldundiaren Turismo zuzendaritzaren laguntzarekin. Kanpainak Woody Allenen estiloa du eta bisitaria bere istorioa sortzera gonbidatzen du hemen ikusgai dauden plan eta proposamen multzoaren bidez: www.sansebastianturismoa.eus
- Kanpainaren helburua izango da egungo testuinguruan hartzaile estrategikoentzat turismoguneak duen entzutea mantentzea, eta bereziki gertuko bisitarietan oinarritu da: Espainiako eta Frantziako estatuetakoan.
- Kanpainaren baitan, Woody Allenen filmarekin lotutako ibilbide interaktiboak ere jarriko dira abian.
Osasun-krisia hasi zenetik, Donostia Turismoak turismogunea toki seguru eta ongizateko toki gisa sustatzeko egin du lan, bere kanpainak, mezuak eta helburu duen publikoa egoera aldakor honen arabera egokituta, turismoa dinamizatzeko eta sektoreko enpresa txiki eta ertainen jarduera suspertzeko asmoz, segurtasuna eta erantzukizuna oinarri hartuta, betiere.
Udako bi kanpainen ondoren, “Arnastu Donostia” eta “Uda honetan hemen geratuko naiz”, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Turismo zuzendaritzaren laguntzarekin, udazkenerako kanpaina berria aurkeztu da: “Udazkena Donostian, amodiozko istorioa”. Kanpaina urriaren 1etik azaroaren 30era bitarte egongo da indarrean.
Bidaia-joerek agerian uzten dutenez, gaur egun, turistak batez ere autoa erabiltzen du leku batetik bestera joateko, eta naturan eta aire zabalean egiteko planak bilatzen ditu. Horrekin lotuta, kanpaina batez ere onlineko bitartekoen bidez sustatuko da eta autoz etor daitekeen bidaiariari zuzenduko zaio: gertutasuneko publikoa, Espainiako eta Frantziako estatuetakoa, gastronomia edo kulturaren moduko zaletasunak dituena.
Kanpaina Woody Allenen azken filmari lotuta dago, “Rifkin’s Festival”, nolabaiteko lotura zinematografikoa eginda. Donostian grabatu zuten filma eta kanpaina honek turista bere istorioa bizitzera gonbidatzen du.
Alde batetik, oso zinematografikoa den sustapeneko spota jasotzen du “Woody Allen”en estiloko musika eta baliabide tipografikoekin. Hala, toki enblematikoetatik paseatzeko ederra den hiria erakusten duKontxa, Haizearen Orrazia, Miramar jauregiko lorategiak, Maria Cristina hotela, Zumaiako flyscha, Pasai Donibane eta abar.
Bestalde, www.sansebastianturismoa.eus webgunean udazkenerako planak dituen landing-a sortu da. Bertan, hirian eta lurraldean egin daitezkeen plan eta jarduerak daude proposatuta, naturan eta aire zabalean egin daitezkeen aukera zabalarekin. Horretarako, Donostia Turismoko kide diren turismoaren sektoreko tokiko enpresa txiki eta ertainen laguntza jaso dugu bisitariarentzako proposamenak egin ditzaten. Landinga plan berriak gehitzen joan ahal izateko site bizia izango da.
Gainera, udazkeneko kanpaina horren baitan, Woody Allenen filmarekin eta filmatze-lanarekin lotutako ibilbide interaktiboak prestatzeko ari gara lanean. Ibilbide horietan, bisitariak eta hiritarrak barneratu nahi ditugu eta sare sozialen bidez dinamizatu.