Donostia beste helmuga turistiko batzuen bitartez sustatuko da: “Zuen falta nabari dugu. Berriro ere bidaiatuko dugu”

Volveremos 1

  • Donostia Turismoak turismo-kanpaina berezia jarri du abian, ikuspegi hunkigarri eta solidarioarekin, Estatuko publikoarekiko, konexioa eta enpatia bilatuta. Bidaiarien arteko hartu-emana du helburu: donostiarrek beste hirietara bidaiatu nahi dute, eta, aldi berean, Donostiara bisitan etor daitezela.

  • Kanpainak bi fase izango ditu eta martxoaren 3tik uztailaren 31ra arte egongo da aktibo: Bidaiatzearekin amets egingo dugun lehen fasea - “Zuen falta nabaridugu. Berriro ere bidaiatuko dugu”- eta, mugikortasuna baimenduta dagoenean, bigarren fase bat: - “Orain bai, berriro ere bidaiatzen ari gara. Gureetxea zuena ere bada”.

  • Kanpaina berritzailea da, Donostia beste turismo guneen bitartez sustatzen duelako. Gehien bisitatzen gaituzten hirietako bidaiariei dei egiten zaie, eta, horretarako, mezu pertsonalizatuak eta pieza sortzaileak prestatu dira,Donostiaz gain, Madrilgo, Kataluniako, Euskadiko, Nafarroako, Zaragozako,Valentziako, Sevillako eta Malagako toki enblematikoetako irudiak erakutsiz.

  • Kanpainak, gainera, arraunketan funtsezko pieza den estropuaren loturaren ideia erabiltzen du egoera honetatik elkarrekin ateratzeko ikur gisa eta bidaiari potentzialei gure hiriaren muinaren zatitxo bat oparitzeko.

Ziurgabetasunez betetako egungo testuingurura egokituta, Donostia Turismoak hiriarekin lotutako branding-eko eta posizionamenduko kanpaina jarri du abian, emozioetara joko duena. Helburu nagusia da beste hiri batzuetako bidaiari potentzialekin konektatzea,amestera bultzatuta, beraien hirietara bidaiatu nahi dugula esanez, eta gure hiriaz gozatzera gonbidatuz.

Cristina Lagé Turismo Sostengagarriko zinegotziak honakoa esan du “ikuspegi berezia duen kanpaina sortu dugu: Donostia beste turismogune batzuen bidez sustatuko dugu,hiri bakoitzari keinuak eginez eta mezuak pertsonalizatuz. Donostiako irudiak ez ezik,donostiarrok itzuli nahi dugun beste toki batzuetako irudiak ere agertzen dira. Toki haietako hiritarren falta nabari dugu eta gure hirian berriro ere ikusteko irrikaz gaude”.

Volveremos 2

www.sansebastianturismoa.eus webgunean pieza sortzaileak, bideoak eta landingak sortu dira gehien bisitatzen gaituzten 8 tokietarako (Madril, Bartzelona, Euskadi,Nafarroa, Zaragoza, Valentzia, Sevilla eta Malaga), mezu pertsonalizatuekin eta lau hizkuntzatan: euskaraz, gaztelaniaz, katalanez eta valentzieraz. Gainerako hirietan,kanpainaren ohiko bertsioa hedatuko da.

Kanpainak bi fase izango ditu eta martxoaren 3tik uztailaren 31ra arte egongo da indarrean: lehenengoa mugikortasun-murrizketek irauten duten bitartean egongo da aktibo, eta bigarrena, aldiz, bidaiatzeko aukera irekitzen dutenean aktibatuko da.

% 100ean kanpaina digitala izango da eta segmentazio geografikoaren eta interesen arabera (kosmopolitak, bidaiatzeko interesa dutenak, kirol eta kultura arloetako jardueretan interesa dutenak...) zabalduko da kanal ugarien bidez: YouTube, Facebook,Instagram, Twitter, Google Display birmarketinerako eta Spotifyrako.

Volveremos 3

1. fasea: “Zuen falta nabari dugu. Berriro ere bidaiatuko dugu”.

Kanpainaren lehen fasean, bisitatu nahi gaituzten, baina oraindik bisitatu ezin gaituzten bidaiariei adiskidetasuneko mezu hunkigarria eta solidarioa bidaliko diegu: “Zuen falta nabari dugu, baina eutsi, laster izango baikara bidaiatzeko prest”. Gure helburu den publikoarekin enpatizatu nahi dugu, etorkizunez eta itxaropenez betea dagoen mezu positiboa erabilita.

Estropua, Donostiaren zatitxo bat, eta estropaden asteburua

Lehen fase honetan, kanpaina arrantzako gure jatorrietara ere itzuliko da arraunketan funtsezko pieza den estropuaren loturaren ideia oinarritzat hartuta. Horixe da arraunari eusten dion pieza eta, hura hautsi edo askatuz gero, ez da arraunkadarik izango. Estropua gure hiriaren zatitxo bat partekatu nahi dugun bidaiariarentzako sinbolismo handiko opari gisa erabiltzen da eta oso ikur donostiarra da.

Volveremos 4

Kanpainari buruzko informazio gehiago jasotzeko interesa duten bidaiariei Donostian eta modu artisauan egindako “estropu” eskumuturrekoa edo giltzatakoa bidaliko zaie doan. Eskumuturrekoa Saioa Torresek (Baby Mundua) prestatu du (haren familiak lotura handiadu itsasoarekin), eta giltzatakoa Igor Hercek (E-Mendi), larruarekin egindako artikuluak diseinatzen eta sortzen dituzten tailer baten jabeak.

Parte-hartzaileen artean, gainera, Lasala Plaza**** hotelean bi lagunentzako asteburua zozkatuko da, itsasora begira dagoen logelan eta gosaria barne duela Kontxako Banderaren finalaren egunean. Irabazleek estropaden finala kokapen pribilegiatu batetik ikusteko aukera izango dute eta, gainera, Donostian egiteko uretako jarduera bat aukeratuko dute sansebastianturismoa.eus/shop webgunean eskaintzen diren ekintza ugarien artetik.

2. fasea: “Orain bai, berriro ere bidaia dezakegu. Gure etxea zuena ere bada”

Kanpainaren bigarren fasea bidaiatzeko aukera dugunean aktibatuko da, eta hirira etortzeko eta donostiar sentitzeko zuzeneko gonbidapena izango da. Kanpaina koloretsuagoa eta alaiagoa izango da eta, beste behin, hiri horietako bakoitzari keinuak egingo dizkiogu: Donostiarrok haien hirietara bidaian goazen bitartean, gure hirira etortzeko eta gure hiriaz gozatzeko gonbita egingo diegu!

Kanpaina aurrekoaren jarraipen modukoa izango da eta protagonista bera izango du, baina oraingoan lagun batekin batera azalduko da, haien falta nabaritu duen turismo gune horietara joateko bere bidaia ilusio handiz prestatzen duen bitartean. Bigarren fase honetan, tokiko planak eta jarduerak jasotzen dituen landinga egongo da. Guztiak Donostia Turismoaren kide diren erakundeen proposamenak dira.

*Donostiarra Arraun Elkartearen eta Urki Arraun Elkartearen laguntzari esker filmatu ahalizan ditugu bideoak.