Donostiak hiriaren sustapena egingo du ITB Berlin azokan

  • Aurten, formatu birtualean egingo da ITB Berlin azoka –turismo-industriaren azoka liderra nazioartean–, martxoaren 9tik 12ra, eta turismo-sektoreko profesional nagusiak izango dira bertan.

  • Donostia San Sebastián Turismoak azokan parte hartuko du, Basquetourren eskutik, Donostiako hiria helmuga turistiko gisa sustatzen, batez ere, city break kategorian.

ITB BERLIN2021 2

Donostia San Sebastián Turismoak Berlin ITB azoka birtualean parte hartuko du, nazioarteko turismo-industrian liderra den azokan, 180 herrialde baino gehiagotako profesionalekin batera. Donostiako turismo-erakundeak Basquetourrekin elkarlanean arituko da bertan, erakusketari gisa, martxoaren 9tik 12ra, Donostia helmuga turistiko gisa sustatzeko helburuz sektoreko profesionalen aurrean (agentziak, turoperadoreak, komunikabideak, blogariak…)

Cristina Lagé Turismo sostengagarriko zinegotziak adierazi du “Donostiak turismo-industriako azoka liderrean presentzia izatea garrantzitsua da. Horrela, hiri-turismoaren eta ihesaldien arloan posizionatuko da,arreta berezia jarriz kulturan, gastronomian, kirolean eta MICE esparruan.

Gainera, Basquetorrekin eta DSS Turismoarekin batera, erakusketari lanak egingo dituzte ondorengo erakundeen menpeko agentzia hauek: Turismoa Erakartzeko Euskadiko Agentzien Elkartea (ATRAE) eta Euskadiko Turismo Agentzia Hartzaileen Elkartea (ASOARTE).

Alemania, Donostiarentzat merkatu lehenetsia

COVID-19 gaitzaren osasun-krisiaren aurretik, Donostiako turismoaren lehentasunezko merkatuetako bat zen Alemania. Zehazki, gehien bisitatzen gaituzten herrialdeen artean 4. izan zen 2019an, 66.021 ostatu-gaurekin.

Asko hazi da Alemaniako merkatua azkenaldian. 2011n, adibidez, gehien bisitatu gintuen 7. herrialdea izan zen, 26.937 ostatu-gaurekin (% 5,05 baino ez). Azken urteotan bisitari alemanak nabarmen ugaritu direla ikusita, oso garrantzitsua da gure hiriak azoka horretan ordezkaritza izatea, alemanek Donostia aintzat har dezaten city break edo touring helmuga gisa, hiriaren posizionamendurako lehentasunezko bi turismo-kategoriak.

Bestalde, ekitaldiaren formatu birtualak erraztu egingo du Donostia San Sebastián Turismoak lehentasunezkotzat jotzen dituen nazioarteko merkatu guztietako profesionalekin topaketakizatea.