Donostia Turismoak tokiko ekonomiaren aldeko apustua egingo du

  • Donostia Turismoak aisialdiko eta negozioko turismo alorrean, tokiko enpresen errekuperazioa lehenetsiko du. Aste Santurako eta hurrengo hilabeteetarako sustapen-ekintzen bidez egingo dute, hurbileko publikoari zuzenduta.
  • Negozioko turismoaren esparruan, “Donostia ElkarrEKIN” izeneko ekimena jarri da abian hiru helbururekin: segurtasun-berme guztiekin bilera profesionalak antolatu ahal izateko informazioa eskaintzea Gipuzkoako enpresei, tokiko ekonomia bultzatzea eta babestea, eta hiriko MICE (Meetings, Incentives, Conferences & Exhibitions) eskaintza zabalari balioa ematea.
  • Aisialdiko turismoari dagokionez, “Aste Santurako planak” kanpaina jarriko da martxan. Hainbat plan eta jarduera eskainiko dira hiriaz gozatzeko, betiere, tokiko sektore turistikoa sustatzera begira.

astesantua elkarrekin

Donostia Turismoak hilabetearen hasieran aurkeztutako eta emozio- eta solidaritate-ikuspegiarekin Estatuko jendeari zuzendutako “Zuen falta nabari dugu. Berriro ere bidaiatuko dugu” kanpainaren arrakastaren ostean, datozen hilabeteetara begira, turismo-erakundeak tokiko sektore turistikoa sustatzeko eta dinamizatzeko hainbat ekintza jarri ditu martxan, betiere hurbileko jendeari zuzenduta.

Cristina Lagé Turismo Sostengagarriko zinegotziak honako hau nabarmendu du: “orain, inoiz baino gehiago, oso garrantzitsua da tokiko ekonomia babestea bai aisialdiko turismo-sektorean, bai negozio-sektorean. Donostiako enpresak dinamizatzeko hainbat ekintzaren bidez egiten dugu; izan ere, dakigun moduan, osasun-krisiaren eraginez, une zaila ari dira igarotzen”.

Donostia elkarrEKIN

Egungo osasun-krisiaren ildotik, Gipuzkoako enpresa askoren jarduera kaltetu egin da beharrezko segurtasun-neurriak betetzen dituzten instalazioak ez edukitzeagatik. Hori dela eta, Donostia Turismoak “Donostia ELKARREKIN” proiektua aurkeztu du. Horren helburua Donostiako egoitza desberdinetan, modu seguruan, bilera profesionalen ospakizuna sustatzea da.

“Donostia ELKARREKIN” kontzeptuak agerian jartzen du modu eraginkorrean eta emozionalki Gipuzkoako enpresak hiriko MiCE zerbitzuekin konektatzeko beharra. Ekimenaren bidez, Donostian modu seguruan eta arrakastatsuan topaketa edo ekimen profesionala antolatzeko hainbat leku jartzen dira enpresen eskura, betiere, jardueraren garapena normaliza dezaten. Gainera, egoera normalean enpresa horiek sarbiderik izango ez luketen (aukera-faltagatik edo okupatuta egon ohi direlako) leku berezietan ekimenak antolatzeko aukera da: museo bat, jauregi bat, hoteleko erreserbatu bat edo itsasorako ikuspegiak dituen terraza bat, besteak beste. 

Bestalde, bilerak hiriko egoitza desberdinetan egitera animatu nahi da hurbileko zerbitzuak kontratatuz, betiere, tokiko ekonomia babestu eta bultzatzeko, solidaritate ohitura sortuz eta hiriko MICE eskaintza zabala balioetsiz. “Guztien esku dago neurri batean bada ere, egungo egoera alderantzikatzea. Ekimenak hiriko gune eta azpiegitura desberdinetara eramateak tokiko ekonomiari laguntzea esan nahi du; izan ere, pandemiak gehien zigortu duen sektoreetako bat aktibatzen da: ekimen profesionalen sektorea”, adierazi du Lagé-k. 

Proiektua sustatzeko, telemarketin-eko ekimen bat egingo da eta Gipuzkoako 900 enpresa baino gehiagori dei egingo zaio. Horiei, Adegirekin elkarlanean, azalpen-aldizkari bat bidaliko zaie. Gainera, Donostia Turismoko sare sozialen bidez eta tokiko bitartekoetan kanpaina eginez sendotuko da ekimena.

Enpresa interesdunak Donostia Turismoarekin jar daitezke harremanetan 943 48 11 66 zenbakian edo congress.sansebastianturismoa.eus webgunenaren bidez.

Hauek dira Donostian eta inguruetan bilerak egiteko gune batzuk:

HOTELAK

 Arbaso 
Arima 
 Arrizul Congress
 Astoria 7
 Barceló Costa Vasca 
 Hesperia Donostia
 ILUNION San Sebastián
 Lasala Plaza  
 Hotel de Londres y de Inglaterra
 Maria Cristina
 Mercure Monte Igueldo
 NH Collection San Sebastián Aránzazu
 Palacio de Aiete
 Sercotel Europa
 Silken Amara Plaza
 Zenit San Sebastián 

EGOITZAK

 Aquariuma 
 Basque Culinary center
 Cámara de Gipuzkoa
 Chillida Leku
 Cristobal Balenciaga Museoa
 Convent Garden 
 Eureka! Zientzia Museoa 
 Ficoba Erakusketa Azoka
 Gu San Sebastián
 Hipodromoa
 Kursaal Kongresu jauregi eta auditorioa
 Olarain
 Miramar Jauregia
 San Telmo Museoa
 Tabakalera
 Victoria Eugenia Antzokia
 Txakolindegiak
 Sagardotegiak

Bileren turismoa da Donostia Turismoak bultzatutako ildo estrategikoetako bat; izan ere, ezagutza sortzen eta partekatzen laguntzen du, baita tokiko jarduera ekonomikoa kokatzen, bistaratzen eta dinamizatzen ere. 2019an, osasun-krisiaren hasiera baino lehen, kalkulatu zen negozio-turismoak 50 milioi euro inguruko inpaktu ekonomikoa izan zuela (kongresukide bakoitzeko ostatu-gau kopurua aintzat hartuta, batez beste 350 €-ko gastua kalkulatu da) hirian.

Aste Santurako planak

“Aste Santurako planak” kanpaina herritarrei eta hurbileko bisitariari dago zuzenduta, Donostia eta hiriak eskaintzen duen guztia berriz ezagutzera animatuz; horrela, sektoreko Donostiako enpresa txikiei eta ertainei ematen zaie babesa. 

sansebastianturismoa.eus webgunearen bidez, hirian egiteko hainbat plan, jarduera eta esperientzia kontsultatu eta erreserbatu ahal izango dira: bisitaldi gidatuak, txangoak, tour gastronomikoak, itsasertzeko paseoak, kirol-jarduerak... eta hirian eta inguruan garraioa eskaintzen duten eta baliabide turistiko nagusietan beherapenak eskaintzen dituzten txartel turistikoak –SSCard eta BasqueCard– eskuratu ahal izango dira.

Aste Santuan plan hauek erreserbatu ahal izango dira: 

ASTE SANTUKO PLANAK

KATEGORIAK

Bisita elektrikoan bisita: Donostiako auzoak  Bisita gidatuak
Bisita bizikleta elektrikoan: 3 hondartzak  Bisita gidatuak
Bike tour-a hiritik  Bisita gidatuak
Donostia eta bere funtsa  Bisita gidatuak
Jauregiz jauregi  Bisita gidatuak
Hiriko senderismoa  Bisita gidatuak
Parke lasaiak  Bisita gidatuak
Donostiako onena oinez  Bisita gidatuak
Hondarribiatik Pasaira  Txangoak
Gipuzkoako kosta  Txangoak
Sagardoetxen bazkaria eta bisita  Gastronomia / Euskal ohiturak
Pintxo maridatuak  Gastronomia / Euskal ohiturak
Pintxo tourra: Gros  Gastronomia / Euskal ohiturak
Talai-Berri txakolindegira bisita  Gastronomia
Ilunabarra eta esperientzia gastronomikoa  Gastronomia
El Aquarium-a  Museoak, aisialdia eta ikuskizunak
San Telmo Museoa  Museoak, aisialdia eta ikuskizunak
Eureka! Zientzia Museoa eta planetariuma  Museoak, aisialdia eta ikuskizunak
La Perla  Museoak, aisialdia eta ikuskizunak
Kasinoa  Museoak, aisialdia eta ikuskizunak
Chillida Leku  Museoak, aisialdia eta ikuskizunak
Oria ibaiaren jaitsiera Itsas Ibilaldiak eta ur kirolak
Bisitatu uhartea itsasontzian Itsas Ibilaldiak eta ur kirolak
Katamarana - Donostiako kostako zeharkaldia Itsas Ibilaldiak eta ur kirolak

Kanpaina sare sozialen bidez, Dbus, Lurraldebus eta online eta offline bidezko komunikazio-bitartekoen bidez zabalduko da.

Gainera, hiriari buruzko informazio guztia kontsultatu ahal izango da eta jarduerak Donostia Turismoaren bulegoan bertan erreserbatu ahal izango dira. Hain zuzen ere, Aste Santuan bulegoa zabalik egongo da egunero 10:00etatik 17:00etara, apirilaren 5ean, astelehenean, izan ezik, 10:00etatik 14:00etara egongo baita zabalik. Whatsapp (607 187 462) edo telefono (943 48 11 66) bidez ere egin ahal izango dira kontsultak.